Posts

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptuaren ibilbide historikoa (III)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” (jarraipena) 7. Filosofia eta literatura garaikidea a) Arthur Schopenhauer (1788-1860) Arthur Schopenhauer XIX. mendeko filosoforik gorenetakoa, eta mendebaldeko filosofia garaikidean garrantzitsuenetakoa. Bere azken obrak, amaitu gabe geratu eta hil ondoren argitaratua, El arte de envejecer izenburua darama gaztelaniaz; jatorrizko izenburua, […]

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptua historian zehar (II)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” (jarraipena) 3. Indiako tradizioak: hinduismoa eta budismoa a) Hinduismoa: Hinduismoaren tradizio mistiko-sapientzial handian –zeinaren testurik zaharrenak K.a. 1500. urtekoak baitira– gizakiaren bizitza 4 asrama edo etapatan banatzen da, bakoitzari buruzko irakaspenak eratuz eta zabalduz: 1) Jaiotzatik 25 urtera bitartean, gizaki […]

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptua historian zehar (I)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” Wet erro indoeuroparretik ei datoz latinezko veterus (“zaharra”) eta latinetik sortuak diren hizkuntza erromanikoetako viejo, vieux, vecchio… Wet erroak “urtea” esan nahi du, eta aurreko urteko nekazaritza-produktuak adierazteko erabiltzen zen. Produktu batzuek, ordea, urteekin kalitatea irabazten dute eta beste batzuek […]

Otoitza

Mirenek erraietatik gorroto zuen bere amak soinean itsatsita zeraman beldurra, urrats bakoitzean gaitzen eta heriotzaren arrastoak ikusteko joera, kontuz eta badaezpadaz osatutako hizkuntza. Erraietatik gorroto zituen beldur haren ondorioak: debeku, arau, otoitz, meza eta gainerako erritu hertsatzailez betetako egunerokoa. Bere onetik ateratzen zuen ama borondate eta burujabetzarik gabe ikusteak, beti beste zerbait handiago eta zehaztugabe […]

Espiritualtasuna eta transzendentzia. Nola bizi zahartzaroa?

Bibliako bi sententziarekin eta sarrera gisako hiru oharrekin irekiko ditut ondorengo hiru hausnarketok. “Eskarmentu handia da zaharren koroa”, dio Ben Sirak jakintsuak K. a. 160 inguruan idatzitako liburua” (Si 25,6). “Erakuts iezaguzu geure egunen kontua eramaten, bihotz jakintsua lor dezagun”, dio 90. salmoak (Sal 90,12). Izenburuaren (“Espiritualidad y transcendencia. ¿Cómo vivir la vejez?”) inguruko hiru […]