Joan Mari Irigoien. In memoriam

Agur, Joan Mari, lagun maite. Agur eta omen, Altzako seme, bihoztun haltz, zuhaitzen maitale. Zuhaitz tantaia izan haiz hi heu ere, erroak lurrean sakon eta adarrak zerurantz zabal. Agur eta omen hiri. Minez bildu gaituk, ez halere samindurik. Izan haizen eta maite genuen forma galdu dugun honetan, In principium hire poema zetorkidak gogora: “Begiak dakusa, […]

Jacques Gaillot, baztertuen gotzainaren oroipenetan

Atzo, apirilak 12, 88 urte zituela, hil zen Jacques Gaillot, 1982tik 1995era Évreuxe-ko (Frantzia) gotzaina, gizon baketsu eta kementsua, baztertutako guztientzako justizia zale sutsua, Jesusen Berri Onaren, senidetasunezko munduaren, gizatasunezko Elizaren profeta. Soldadutzaren aurkako kontzientzia-eragozpena babestu zuen; apartheida, armen salmenta eta kolonialismo-mota guztiak salatu zituen; ekintza bakezaleak eta antimilitarrak bultzatu zituen; Irakaskuntza Laikoaren alde egin […]

Bertsolariak

Nafarroa Arena-n, hitzaren eta arreta sakonaren festa zen atzo. Dena artista handien distiran eta sakontasunean blai. Zortzi partaideak ez ziren lehiatu, nork nori irabaziko, gauza guztietan ohi dugun bezala. Bestearen onena sustatzen saiatu zen bakoitza, eta hala bakarrik atera zuen bakoitzak bere onena. Ez du axola irabazteak, elkarrekin sortzeak baizik. “Ekintza iraultzailea da elkarri entzutea”, […]

Misterioaren aurrean isilik

2002an Espainiara egindako bidaiaren egunkarian, Oviedoko Moja Beneditarren Abadia bisitatu ondoren, Ernesto Sábato-k idazten du: Hitzik gabe utzi naute isiltasunak, nabearen altuerak, otoitzean ari zen jendeak. Antzinako tailuek, harrizko hormetan, gogorarazten dituzte fedeak milaka urtetan zehar gizakien ariman sagaraturik utzi dituen gertaerak, bizitzari eta heriotzari zentzua eman dieten, existentziako jazoera nagusiak solemnizatu dituzten eta zorigaitzaren […]

Bernard Besret: Boquen-go utopia

Joan den abuztuko lehen asteko arratsalde beroetan, Champigny-sur-Veude, ekilore-sail eta artasoro zabalez inguratutako herriska frantses lasaian, ezki baten itzalean, Béatrice Lebel-Goascozen doktore-tesia irakurri nuen, gogo biziz eta nahigabez aldi berean: Boquen entre utopie et révolution 1965-1976 (Boquen utopiaren eta iraultzaren artean) (Presses Universitaires Rennes, 2015). Kontaketa zirraragarria, Bernard Besret protagonista duena. Aspaldi utzi zion albiste […]

Maixux Arregi Olaizola

Arnasarekin bat Gure Maixux maitea: Amaren indarrak eta aitaren bizi-pozak gorputz hartu zinaten hiregan, erne eta sotil, eta halaxe joan hatzaigu, arnasa galkorra Biziaren Arnasa infinituarekin bat. Iloba kuttunaren ezteietarako kolorezko brusa loretsua jantzita joan hatzaigu, minak eta nahigabeak irribarre goxoan urtuta, dena ondurik. Halaxe gordeko haugu egunero bizirik, samurki, eta bizitzen erakutsiko digun.

Miren Jone Azurzari. In memoriam

(Donostia, 1929-05-18 – Donostia, 2022-05-15) Ez zinen handia gorputzez, baina handia zinen. Ez duzu zeure burua hedabideetan  asko erakutsi, ahal zenuen gutxiena, baina aitzindaria izan zara. Xumetasunak are miresgarriago egin zaitu. Ez duzu inoiz aitzindari izateko ametsik ez usterik izan, baina aitzindari izan zara: emakume, kazetari, fededun aurreratu. Harritzekoa zen ikasteko zenuen grina, eta grinaren […]

Miren Jone Azurzari

Miren Jone lagun: Azken hilabeteetan, zure osasun-egoera medio, ezin izan dut zurekiko solasaz gozatu, baina esan beharrekoak luze eta sakon esanak zenituen. Hona orain nire hitz apal hunkitu hauek zure omenez. Ez zinen handia gorputzez, baina handia zinen. Ez duzu zeure burua hedabideetan  asko erakutsi, baina aitzindaria izan zara. Xumetasunak are miresgarriago egin zaitu. 60-70eko […]

Pello Zabala bidaideari

Pello lagun on: har iezadak omenalditxo hau, apala bezain zinezkoa. Eta ezinezkoa nolabait, askok ospatu baititiztek nik ahalko nukeen baino hobeto –bejondeiela guztiei! – hire dohainak eta lorpenak. Neure egiten ditiat pozik ospaketa guztiok. Lerrotxo hauetan, beraz, ez haut omenduko hainbat dohain miresgarriz jantzia hintzelako; ez hitzaren grazia huelako ezpainetan eta luman; ez haizearen, euriaren, […]

Thich Nhat Hanh – “Ez nago hemen”

Urtarrilaren 22an, 95 urte zituela, hil da Thich Nhat Hanh, idazle eta poeta vietnamdarra, Zen monje budista, arreta osoko (mindfulness) bizieran maisua. Bakearen aldeko aktibista izan zen. Vietnamgo gerrari aurre egin zion, eta bai iparralde komunistak eta bai hegoaldeak, AEBk babestuak, jazarri zioten. 1972an Frantziako errefuxiatu politiko bihurtu zen, eta bertan bizi izan zen 2014ra […]