Posts

Misterioaren aurrean isilik

2002an Espainiara egindako bidaiaren egunkarian, Oviedoko Moja Beneditarren Abadia bisitatu ondoren, Ernesto Sábato-k idazten du: Hitzik gabe utzi naute isiltasunak, nabearen altuerak, otoitzean ari zen jendeak. Antzinako tailuek, harrizko hormetan, gogorarazten dituzte fedeak milaka urtetan zehar gizakien ariman sagaraturik utzi dituen gertaerak, bizitzari eta heriotzari zentzua eman dieten, existentziako jazoera nagusiak solemnizatu dituzten eta zorigaitzaren […]

Esandakoari eusten diot

Esandakoari eusten diot: justizia, legeak lege eta ohiturak ohitura, diruak diru eta limosnak limosna. Apaltasuna, benetakoa nadin. Askatasuna, gizakia nadin. Eta pobretasuna, aske izateko. Kristau fedea, gauez ibiltzeko, eta, batez ere, egunez ibiltzeko. Eta orotan, neba-arrebok, esandakoari eusten diot: esperantzari! (Pedro Casaldáliga, lurrik gabeko pobreen poeta, profeta eta gotzaina Brasilen)

KREDOA, SINESKIZUNez HARAGO

Ume-umetatik, hezur-mamietan itsatsia daukat Arantzazuko eliza berrian entzuten nuen gregorianozko Kredoa. “Credo in unum Deum”, abiatzen zen ozenki aldare nagusiko apaiza, “De Angelis” mezako doinuan, latinez. Zer nekien nik zer zen meza edo zer zen apaiza, zer zen eliza eta zer zen Kredoa? Zer nekien nik zer zen hura, zer zen Hura, unum Deum, unus […]

ERLIJIOEN ARTEKO ESPIRITUALTASUNA

1. Erlijioa eta espiritualtasuna             Izenburuak berak adierazten du erlijioa eta espiritualtasuna ez direla gauza bera, eta has gaitezen horretaz jabetzetik. Erlijioa sineskizun, arau eta errituz osaturiko sistema bat da. Espiritualtasuna, berriz, misterio hurbil eta handiaren begirada, bihozkada, bizipena. Gehitxo sinplifikatuz esan daiteke: erlijioen barneko arnasa da espiritualtasuna, espiritualtasunaren azaleko forma da erlijioa. Espiritualtasunak forma […]

JAINKOA SINESGARRIAGO IZAN DADIN

Sinesten dut Jainkoarengan, baina bihotzari eta adimenari sinesgarri zaien “Jainkoarengan” bakarrik sinets dezaket. Sinesten dut on dela Jainkoarengan sinestea, baina ongi sinesten bada. Hau da, sinesmenak irekiago eta apalago, libreago eta lagunago egiten banau. Sinesten dut Jainkoa on hutsa dela, on guztia, eta hobeak eta zoriontsuagoak egiten gaituela. Bestela, ez da Jainkoa, eta ez da […]