Posts

Kristautasuna bipentsatu

(Por un cristianismo creíble liburuaren hitzaurrea. Autorea: Pedro Miguel Anso Esarte, Tirant lo Blanc, 2024). Liburuaren aurkezpena: 2024ko martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan Donostiako ELKAR liburudendan (Fermin Calbeton kalea, 21) Esku hartuko dute: egileak eta Jose Arregik Liburutxo handia duzu eskuetan: xumea eta sinplea, interesgarria eta arina, kritikoa eta adeitsua, informazioz eta argitasunez betea. Kapitulu bakoitza, […]

Eguberri kristauak eta Eguberri unibertsalak

Baliteke Gabonak ez izatea hain gogoko, are gogaikarri izatea, kale argiztatuak, propaganda kontsumista, Gabon-kanta errepikatuak, familia-bilkura deserosoak, opari behartuak eta abarrak medio. Hala ere, baldin eta bere erabilera komertzialetik, geure irrika engainagarrietatik, nahiz liturgia txepeletik, hitz hutsaletatik eta dogma zaharkituetatik libratzera iritsiko bagina, baldin eta begiak ireki eta bere sakontasun unibertsalean begiratuko bagenitu, Gabonek edo […]

Bernard Besret: Boquen-go utopia

Joan den abuztuko lehen asteko arratsalde beroetan, Champigny-sur-Veude, ekilore-sail eta artasoro zabalez inguratutako herriska frantses lasaian, ezki baten itzalean, Béatrice Lebel-Goascozen doktore-tesia irakurri nuen, gogo biziz eta nahigabez aldi berean: Boquen entre utopie et révolution 1965-1976 (Boquen utopiaren eta iraultzaren artean) (Presses Universitaires Rennes, 2015). Kontaketa zirraragarria, Bernard Besret protagonista duena. Aspaldi utzi zion albiste […]

Zer jainko? Zer Jesus? Zer kristautasun?

GABRIELLI EDITORIk, ADISTArekin lankidetzan, antolatutako I. Nazioarteko Biltzarre telematikoan eman nuenaren testua (2022ko apirilak 2) 10 hausnarketa-puntu proposatzen ditut, funtsezkoak niri ustez, filosofia, teologia eta espiritualtasun ez-teista, posteista edo transteista baterako trantsizio-garai hauetan. Azken terminoa, “transteista”, dut nahien, hots: Jainkoaren irudi batez nahiz bestez edo inolako irudirik gabe (?), izenez nahiz izenik gabe, baina beti […]