Oroitzapenak, pausoak, gorrotoa

Badira itzaltzen ez diren argiak,
ezabatzen ez diren oroitzapenak,
galtzen ez diren esperantzak,
eta ahazten ez diren pertsonak eta gertaerak.

Pentsa dezagun beti Bizitzan ez dutela hainbeste axola emandako pausoek,
ezta ematen ari garen pausoek ere, uzten ditugun aztarnek baizik.

“Norbait gorroto dugunean, guk geure barrenean daramagun zerbait da
haren irudian edo oroitzapenean gorroto duguna” (Hermann Hesse)

Marta Barbero eta Juantxu Oskoz