Posts

Joan Mari Irigoien. In memoriam

Agur, Joan Mari, lagun maite. Agur eta omen, Altzako seme, bihoztun haltz, zuhaitzen maitale. Zuhaitz tantaia izan haiz hi heu ere, erroak lurrean sakon eta adarrak zerurantz zabal. Agur eta omen hiri. Minez bildu gaituk, ez halere samindurik. Izan haizen eta maite genuen forma galdu dugun honetan, In principium hire poema zetorkidak gogora: “Begiak dakusa, […]

Oroitzapenak, pausoak, gorrotoa

Badira itzaltzen ez diren argiak, ezabatzen ez diren oroitzapenak, galtzen ez diren esperantzak, eta ahazten ez diren pertsonak eta gertaerak. Pentsa dezagun beti Bizitzan ez dutela hainbeste axola emandako pausoek, ezta ematen ari garen pausoek ere, uzten ditugun aztarnek baizik. “Norbait gorroto dugunean, guk geure barrenean daramagun zerbait da haren irudian edo oroitzapenean gorroto duguna” […]

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Bizirako bidea

Printze pandutarrak, etsaiek tronutik egotzi zituztelarik, erbestean zeuden. Gazteena ur bila joan zen. Laku garden batera iritsi zen, baina hurbildu eta edateko makurtzean, ahots bat entzun zuen esaten: – Geldi hor! Nire galderei erantzuten badiezu bakarrik edan ahal izango duzu laku honetako ura. Gazteak ez zion jaramonik egin. Edan eta hil egin zen. Ez zela […]