Arcadi Oliveres, kontzientzia-astintzaile nekaezina. In memoriam

Apirilaren 7an, Hans Küng teologoaren biharamunean, hil zen Arcadi Oliveres, 76 urte zituela, pankreako minbiziak jota.

Ekonomia-irakasle Fakultatean, baina kaleko ekintzaile batez ere, bidegabekerien aurkako ariete, enpresa oligopolistiko handien eta horien zuzendarien aurkako borrokalari. Mugimendu sozialen aldeago alderdi politikoen alde baino.

Bere programa: antikapitalismoa, desobedientzia zibila, indarkeriari betoa. Bere leloa, munduak ez duela hobera egiten jakinda ere: “Ez dugu itxaropena galtzeko eskubiderik”.

Gaur goizean
bizkarra dut zutitzen,
aurpegia zabaltzen,
egunsentia arnasten,
BIZIA aukeratzen.
Gaur goizean
kolpeak ditut onartzen,
neure mugak isiltzen,
beldurrak desegiten,
BIZIA aukeratzen.

Batzuetan distraituta joango naiz,
baina ondoan izango zaituztet,
Arcadi eta Hans, lagun miretsiok.
Zuetaz beti ohartuko gara.
Arcadi, Hans, ni baliteke joatea
frakasoetan murgildurik,
porrotak hausnartuz,
nahigabetan arrastaka.

Argitu gure itzalak zuen ITXAROPENA ez galtzeko.
Argitu gure irribarreak zuen BORROKAK besarkatzeko.
Argitu gure ezinak zuen KONPROMISOA izateko.
Argitu gure ibilera BIZITZEA MEREZI DUEN BIZITZA HONETAN.

(Marta Barbero eta Juantxu Oscoz)