Posts

Mixel Berhokoirigoin. Zintzo baten heriotza

69 urterekin, garaiz aurretik, bakean eta diskretuki joan zaigu Mixel Berhokoirigoin. Euskal Herriko arima handi bat. Laboraria, sindikalista, nekazaritzaren militantea, borroka guztien nekazaria. Berak sortutako nekazal sindikatuaren izena euskaraz erregistratzeagatik auzitara eramana. ETAren armagabetzearen eta amaiaren alde lan egiteagatik eta armak suntsitzen parte hartzeagatik berriro atxilotua. Indarkeriaren ondorioen konponbideari, presoen askapenari, bakegintzari eta bizikidetzari osoki […]

Arcadi Oliveres, kontzientzia-astintzaile nekaezina. In memoriam

Apirilaren 7an, Hans Küng teologoaren biharamunean, hil zen Arcadi Oliveres, 76 urte zituela, pankreako minbiziak jota. Ekonomia-irakasle Fakultatean, baina kaleko ekintzaile batez ere, bidegabekerien aurkako ariete, enpresa oligopolistiko handien eta horien zuzendarien aurkako borrokalari. Mugimendu sozialen aldeago alderdi politikoen alde baino. Bere programa: antikapitalismoa, desobedientzia zibila, indarkeriari betoa. Bere leloa, munduak ez duela hobera egiten […]