Mixel Berhokoirigoin. Zintzo baten heriotza

69 urterekin, garaiz aurretik, bakean eta diskretuki joan zaigu Mixel Berhokoirigoin. Euskal Herriko arima handi bat. Laboraria, sindikalista, nekazaritzaren militantea, borroka guztien nekazaria.

Berak sortutako nekazal sindikatuaren izena euskaraz erregistratzeagatik auzitara eramana. ETAren armagabetzearen eta amaiaren alde lan egiteagatik eta armak suntsitzen parte hartzeagatik berriro atxilotua. Indarkeriaren ondorioen konponbideari, presoen askapenari, bakegintzari eta bizikidetzari osoki emana.

Konbikzio handiko gizon egiati ameslaria, etsairik gabea, guztiek errespetatua.

Gizon ona, ez zekiena ez bizitzen ez zoriontsu sentitzen guztion bizitza onaren alde konprometitu gabe.

Zoriontasunek, Mendiko Hitzaldiak, Samariar onaren parabolak…, hots, Jesusen espirituak inspiratua.

Mendien, lurraren eta bakearen maitalea.

“Bakearen artisau”, Mixel, izan ezazu atseden bakean.

Aizarnan, 2021eko maiatzak 12