Opariak

Har ezazu irribarre bat,
eta opari iezaiozu sekula eduki ez duenari.
Har ezazu eguzkiaren errainu bat,
eta bidal ezazu hegan gaua errege den lekura.
Aurki ezazu iturri bat,
eta bainaraz ezazu bertan, lokatzetan dabilena.
Har ezazu malko bat,
eta jar ezazu negarrik egin ez duenaren masailan.
Har ezazu adorea, eta jar ezazu borrokatzen ez dakienaren ariman.
Egizu bizitzaren aurkikuntza,
eta azal iezaiozu zer den ez dakienari.
Har ezazu itxaropena,
eta bizi zaitez haren argitan.
Har ezazu ontasuna,
eta luza iezaiozu ematen ez dakienari.
Egizu maitasunaren aurkikuntza,
eta ezaguaraz iezaiozu munduari

(Patxi Ezkiaga. Mahatma Gandhiren testu batean oinarritua)