Posts

Mixel Berhokoirigoin. Zintzo baten heriotza

69 urterekin, garaiz aurretik, bakean eta diskretuki joan zaigu Mixel Berhokoirigoin. Euskal Herriko arima handi bat. Laboraria, sindikalista, nekazaritzaren militantea, borroka guztien nekazaria. Berak sortutako nekazal sindikatuaren izena euskaraz erregistratzeagatik auzitara eramana. ETAren armagabetzearen eta amaiaren alde lan egiteagatik eta armak suntsitzen parte hartzeagatik berriro atxilotua. Indarkeriaren ondorioen konponbideari, presoen askapenari, bakegintzari eta bizikidetzari osoki […]

Martin Mendizabal. In memoriam

Ez zen otorduetako mahai-bedeinkapenik ez mezatako otoitzik, Martinen purrustadatik libratuko zenik, Amen esaterako: “Zer ergelkeria esaten ditugun Jainkoaz!”. “Baina, Martin –esaten nion aldiro–, zergatik egoten zara otoitz horiek esaten dutenari hain adi? Distraitu zaitez eta kito”. “Orduan, zertarako irakurtzen dituzte? Zertarako esaten ditugu?”, erantzuten zidan. Ez zituen jasaten Joanen ebanjelioa eta bertan ageri den Kristo […]

Opariak

Har ezazu irribarre bat,

eta opari iezaiozu sekula eduki ez duenari.

Har ezazu eguzkiaren errainu bat,

eta bidal ezazu hegan gaua errege den lekura.

Aurki ezazu iturri bat,

eta bainaraz ezazu bertan, lokatzetan dabilena.

Har ezazu malko bat