Otoitza

Otoitz degizudanean,
iritsi gabe
hurbiltzen natzaizu.

Iturriranzko
bulkada bezala
da otoitza izaki guztiengan.

Eske ari naizen artean,
erbesteratu egiten naiz ematen zaidanean Dagoenagandik
eta bereizi egiten naiz bizi dudanean ematen Denagandik.

Badakizu, jakin, Itsasoa izango zarela
–bazara–,
baina Hura zeurekiko Bestea bezala
ikustea nahi duzu orain.

Hura begiratu eta Hark begiratua izatea
eta poliki-poliki Haren uhinen hondoan hartua izatea..

Itsasoan barneraturik,
Itsasoa izango garenean,
garen osoa izango gara,
gorputz-arimetako zentzumen guztiak bateraturik
betetasun-hustasun batean,
zeina deskribatzeko hemen ez dugun hitzik.

Baina ibilbidearen aldi honetan
inguru bereiziko
ni batekin identifikatu beharra dago oraindik,
bertatik kontenplatu ahal izateko
Itsaso mugagabearen
Zua.

Bi
dauden
heinean
da posible otoitza.

Dena beteko denean,
ez da izango hitzik,
ez otoitzaren premiarik,
dena beteko baitu
Presentziazioak.

Oraindik ez da unea iritsi.
Hurbiltasunaren ukituak
eragiten duen plazeraz gozatzeko garaia da
osoki bat egin aurretik.

(Javier Melloni, Sed de ser).