Posts

Marko Rupnik eta Faus-en gutuna

José Ignacio González Faus teologo jesuitak Marko Rupnik anaia jesuitari berriki idatzitako gutunak barru-barruan desengainatu nau. Jakina denez, Rupnik, artista ezagun eta gidari espirituala, sexu-erasoengatik kanonikoki auzipetua eta kondenatua izan da. Hasteko, hiztegiari dagokion ohar bat edo beste. “Sexu-erasoak” esan dut, ez “abusuak”, kasu honi buruzko dokumentu eta eliz adierazpen guztietan irakur daitekeen bezala. González […]

JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da

1931ko ekainak 16 – 2021eko irailak 12. Mila esker, John Shelby Spong anaia, zure teologia libre, berritzaile, inspiratzaile, profetikoagatik! Gutxi dira, teologia-arloan, belaunaldi oso batek idazki sakratuekin duen harremana birmoldatzen duten erraldoiak. Horixe egin du John Shelby Spong apezpikuak, bere adimena, adeitasuna eta Idazki Santuekiko maitasuna medio. Fedeari uko egiteko prest zeuden hainbat kristauri Biblia […]

Hans Küng irakaslea

Atzo, pazko asteko asteartea, 2021eko apirilak 6, hil zen Hans Küng, 93 urte zituela. Teologo katolikoa izan da, hau da: fede kristau katolikoa “ulertzen” saiatu da eta gure paradigma moderno, zientifiko eta pluralistan ulergarri bihurtzen. Bokazio zail eta arriskutsu bezain kitzikagarria trantsizio kultural sakoneko garaiotan. Bere azken liburuetako batek (2009) Nik sinesten dudana du izenburu. […]

TEOLOGIA EKOLOGIKO BATERANTZ

Gure teologiak badu berritu on baten premia. Kristau-teologiaz ari naiz hemen batik bat, eta “teologia” esatean, zera esan nahi dut: fedea ulertzeko eta adierazteko hitza, hizkuntza, hitz-ariketa. Garai bateko hitz askok ez didate balio fedea ulertzeko eta adierazteko. Hitz guztiak baino haratago sinesten dugu Jainkoarengan, baina ezin sinetsi nolabait ulertu gabe, eta hitzik gabe ezin […]