Posts

Zer sinesten dudan…

  Sinesten dut Jainko-Isiltasuna, presentzia misteriotsua…zugan, nigan, gugan eta mugagabean.Maitasunean bakarrik da ahalguztidun.Maitasuna da, Bizia da, Arnasa da…Nazareteko Jesus dut ezagutzen,eguna zabaldu zain argi.Galilean jaio zen, emakume gazte-gazte batengandik.Bere erlijioa sakrifizio odoltsu eta astunetatiketa apaizen harrokeriatik askatzeko altxatu zen.Herriai irakatsi zion, herria sendatu, herria maitatu…Profeten ildotik, Jainkoaren Erreinua gure artean dela iragarri zuen:abegia, errukia, gozamena […]

JAINKOA SINESGARRIAGO IZAN DADIN

Sinesten dut Jainkoarengan, baina bihotzari eta adimenari sinesgarri zaien “Jainkoarengan” bakarrik sinets dezaket. Sinesten dut on dela Jainkoarengan sinestea, baina ongi sinesten bada. Hau da, sinesmenak irekiago eta apalago, libreago eta lagunago egiten banau. Sinesten dut Jainkoa on hutsa dela, on guztia, eta hobeak eta zoriontsuagoak egiten gaituela. Bestela, ez da Jainkoa, eta ez da […]