Hainbat emakume eta gizon, begiak zabalik, Isiltasunaren baitan, arretaz begira. Esanezina entzun zuten, Ikusezina ikusi. Eta, itzal eta guzti, argiaren lekuko bihurtu ziren, profeta heretiko, iraultzaile baketsu, ontasun zoriontsuaren, biziaren lagun.
Desmond Tutu, Urtezahar eta Urteberri egunetarako argi
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiEguberri biharamunean hil zen, Abenduak 26. Fronte guztietan borrokatu zuen: apartheidaren, homofobiaren, desberdintasunaren, arrazakeriaren, indarkeriaren, arrazakeriaren eta eskubideen urraketa ororen aurka, baita moral erlijioso zorrotzaren aurka ere (eutanasia eta antisorgailuak gaitzesten zituena, adibidez). Justiziazko bakearen alde borrokatu zen beti. Eta inoiz ez zuen atsegin izan bere Elizarekin, ezta bere lagunekin ere, apartheid erregimena indargabetuta boterera […]
Beginen Eguberria
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiBeginen mugimendua XI. mende aldera sortu zen eta Europan asko hedatu, batez ere Herbehereetan, Belgikan, Frantzian eta Alemanian. Jesusek bere gertueneko jarraitzaileekin eraman zuen biziera modu erradikalean bizi nahi zuten emakume kristauak ziren. Baina uko egiten zioten “klausurako moja” izateari, hots, desira horrek animatutako emakumeentzat Erdi Aroko arau kanonikoak zorrotz ezarria zuen bizierari. Beginek elizgizonekiko […]
Gogoan zaitugu, José Ellacuría
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiDuela urtebete igaro zen José Ellacuría bizitza honetatik (1928-2020) formarik gabeko Bizira. Gehien maite dutenekin bat eginik, hura oroimenera, gogora, bizira ekarriz ospatzen dut egun hau. Gaur goizeko lehen orduan, hurbilen egon zen pertsonaren mezu elektroniko hau jaso dut: “Elkarrekin bide berriak aurkituz joan ginen, gure fedea sakonago, helduago, benetakoago eta pluralago bizitzeko, Ekialdeko eta […]
Angel Mari Unzueta, bidelagun
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiHain ustekabean hil zitzaigula urtebete denean, bere familiak eta adiskideok Angel Mariri egin genion Urkiolako omenaldian: Agur bihotzez, Angel Mari, hain maitea zenuen Urkiolako bidegurutze honetan! Bi garairen eta bi Elizaren bidegurutzean bizitzea egokitu zitzaizun zuri ere, eta zure hautua ezbairik gabea izan zen: Jesusek amesturiko mundu berrirako Eliza berria, iraganeko letra idor eta […]
JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da
/ Argidunak, Zirrintak /by José Arregi1931ko ekainak 16 – 2021eko irailak 12. Mila esker, John Shelby Spong anaia, zure teologia libre, berritzaile, inspiratzaile, profetikoagatik! Gutxi dira, teologia-arloan, belaunaldi oso batek idazki sakratuekin duen harremana birmoldatzen duten erraldoiak. Horixe egin du John Shelby Spong apezpikuak, bere adimena, adeitasuna eta Idazki Santuekiko maitasuna medio. Fedeari uko egiteko prest zeuden hainbat kristauri Biblia […]
Andres Ortiz-Oses-i. In memoriam
/ Argidunak /by José ArregiGogoan zaitut, Andres, Deustuko Unibertsitateko pasillo hartan, haur-irribarrea ezpainetan, txispa begietan, filosofoa paseoko zapatiletan, aforismorako eta paradoxarako zorian. Har ezazu bakean atseden, ikusgaian ikusezinaren hermeneuta nekaezin horrek. Disoluzioaren bidezko soluzioa – Bizitzaren arazo mugaezina bere mugatasunean (heriotza) erresolbitzen da: gure existentziaren azken arazoa, azken batean, bere azkenean (kanalean irekita) erresolbitzen da. – Halako disoluzio-eragiketaren […]
Mixel Berhokoirigoin. Zintzo baten heriotza
/ Argidunak, Zirrintak /by José Arregi69 urterekin, garaiz aurretik, bakean eta diskretuki joan zaigu Mixel Berhokoirigoin. Euskal Herriko arima handi bat. Laboraria, sindikalista, nekazaritzaren militantea, borroka guztien nekazaria. Berak sortutako nekazal sindikatuaren izena euskaraz erregistratzeagatik auzitara eramana. ETAren armagabetzearen eta amaiaren alde lan egiteagatik eta armak suntsitzen parte hartzeagatik berriro atxilotua. Indarkeriaren ondorioen konponbideari, presoen askapenari, bakegintzari eta bizikidetzari osoki […]
Ibn Arabi
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiIbn Arabi (Murtzia 1165 – Damasko 1240) Al Andalus-eko jakintsua izan zen, musulman sufia, filosofo eta poeta. Hura mintzo den bezala mintzo denak erlijio oro gainditzen du. Beraz, heresia-susmagarri izan zitekeelarik eta kondena saiheste aldera, erebesterik erbeste bizi izan zen Egipton, Sirian, Iraken, Anatolian eta Damaskon. Garai batean hurkoa baztertzen nuen, haren erlijioa nirea bezalakoa […]
Martin Mendizabal. In memoriam
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiEz zen otorduetako mahai-bedeinkapenik ez mezatako otoitzik, Martinen purrustadatik libratuko zenik, Amen esaterako: “Zer ergelkeria esaten ditugun Jainkoaz!”. “Baina, Martin –esaten nion aldiro–, zergatik egoten zara otoitz horiek esaten dutenari hain adi? Distraitu zaitez eta kito”. “Orduan, zertarako irakurtzen dituzte? Zertarako esaten ditugu?”, erantzuten zidan. Ez zituen jasaten Joanen ebanjelioa eta bertan ageri den Kristo […]
Arcadi Oliveres, kontzientzia-astintzaile nekaezina. In memoriam
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiApirilaren 7an, Hans Küng teologoaren biharamunean, hil zen Arcadi Oliveres, 76 urte zituela, pankreako minbiziak jota. Ekonomia-irakasle Fakultatean, baina kaleko ekintzaile batez ere, bidegabekerien aurkako ariete, enpresa oligopolistiko handien eta horien zuzendarien aurkako borrokalari. Mugimendu sozialen aldeago alderdi politikoen alde baino. Bere programa: antikapitalismoa, desobedientzia zibila, indarkeriari betoa. Bere leloa, munduak ez duela hobera egiten […]