Bertsolariak

Nafarroa Arena-n, hitzaren eta arreta sakonaren festa zen atzo. Dena artista handien distiran eta sakontasunean blai.

Zortzi partaideak ez ziren lehiatu, nork nori irabaziko, gauza guztietan ohi dugun bezala. Bestearen onena sustatzen saiatu zen bakoitza, eta hala bakarrik atera zuen bakoitzak bere onena. Ez du axola irabazteak, elkarrekin sortzeak baizik. “Ekintza iraultzailea da elkarri entzutea”, kantatu zuen Nerea Ibarzabalek. Eskerrik asko denoi!

Miresten zaitugu, Maialen Lujanbio, artista militantea, amesten duzun munduaren “poeta”, hots, sortzailea. Zorionak eta eskerrik asko bihotzez! Gida begiku zure azken bertsoa:

Herriak ta hizkuntzak zuten norantzari
gai gehio lotu zaio.
Lehengo ardatzari
ta munduak hartu dun
itxura latzari
aurre egiteko, beraz,
laguna, altza hadi!
Bultza hainbat borroka
ederren martxari,
kontrapisu eginez
eskuin balantzari
txapela bete indar,
mingaina dantzari,
borroka irabazteko
desesperantzari.

Aizarna, 2022ko abenduaren 19a