Itxaropenak soilik ezaba dezake Hamas
Maoz Inon-en gurasoak, 70etik gorakoak biak, bere etxean bizirik erreta hil ziren, Hamasek su eman ziolarik urriaren 7an. Hau esan du:
“Negar egiten dut denbora guztian. Egunero egiten dut negar. Baina ez dut negar egiten nire gurasoengatik bakarrik, nahiz eta haur gutxik maite izan dituzten gurasoak nik bezainbeste. Negar egiten dut gerra hau berehala gelditu behar delako, odol-isurketaren espiralak eta sarraskien gurpilak amaitu behar dutelako”.
“Kontsolatzen nauen gauza bakarra da bizi izan ziren bezala hil zirela: elkarrekin. Eta ziur dakidan gauza bakarra da ez zutela inoiz mendekurik nahi izango “.
“Hamas desagerrarazteko modu bakarra itxaropena ematea da. Itxaropena da daukagun arma eraginkor bakarra. Eta itxaropen horrek ezin du beste oinarririk izan lurralde eta gizarte partekatuaren printzipioa baizik: 25 urtez defendatu dut printzipio hau”.
“Inozo aurkitzen nautela sumatzen dut. Baina ez naiz inozoa, baikortasunaren indarrean sinesten badut ere. Gerrak zerbait konponduko duela pentsatzea da benetako inozokeria”.
(Joseph Confavreux, in MEDIAPART, 2023ko urriaren 19a)