Israelek ditu konponbidearen giltzak

Michel Warschawski, idazle eta kazetaria, bakearen aldeko mugimenduaren eta Israelgo ezkerraren figura, okupazioaren eta kolonizazioaren aurka konprometitua.

Salatzen du:

“Gerra-krimenetatik haratago joan gara: gizateriaren aurkako krimen baten aurrean gaude Gazan. Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar du. Gazako biztanleek garesti ordaintzen ari dira berriro, eta, halere, sarraski honek, Gazan hildako milaka horiek ez dute lasaitzen Israelgo iritzi publikoa, oso mehatxatua sentitzen baita. Oso kezkatuta nago gure gobernu estremistaren erokeriarekin”.

“Muturreko amorratuak ditugu aurrean, eta gainera ezgai eta gaizkileak dira. Netanyahu nahitua daukate. Eta beldurra ematen du”.

“Israelek ditu konponbidearen gakoak: lurralde okupatuetatik erretiratzea. Eta beste nakba [“hondamendi” palestinar] bat ez eragitea. Israelgo Gobernuko ministro batek adierazi zuen 1948ko lana amaitu behar zela. Gure lurraldean palestinar gehiegi gorde genituen ideia horrek obsesionatzen du gure gobernua, eta Israel garbitzeko eta demografikoki judua den estatu bihurtzeko aukera sortu nahi du, hau da, erabat edo ia esklusiboki juduek osatutako estatu bat. Duela bi urte onartu zen funtsezko legearen ildotik doa, hots: Israel herri-nazioa dela, herri juduaren estatu-nazio gisa. 1949an NBEn onartu ziren Israelgo Estatu gaztearen konpromisoen guztiz kontrakoa da hori. Kontua ez da soilik palestinarren arrazoizko eskubideak ez aitortzea, baizik eta palestinarrak ahalik eta azkarren kanporatzea. Beldurgarria da “.

“Ezinezkoa da bi milioi pertsona Gazan presio-eltze batean sartu eta ez ulertzea lehenago edo geroago eztanda egingo duela. Zergatik zen saihestezina indarkeria hori? Presio-eltzearen oinarrizko legea lehertzea delako! Bi milioi pertsona harrapatuta geratu dira lurralde txiki batean, eta blokeaturik hamarkada bat baino gehiagoz. Bi milioi pertsona horiek eskubideak dituzte, existitzeko, arnasa hartzeko eskubidea lehenengo eta behin”.

(in: Rachida El Azzouzi, MEDIAPART,  2023ko urriaren 28an)