Palestinarra naiz, eta badut ametsa
Herri kolonizatu, zapaldu, lapurtu, isilean hilaren duintasuna naiz, eta badut ametsa.
Lur lapurtu, urratu eta hurrupatua naiz, eta badut ametsa.
Erresistentziaren eta argitasunaren ahotsa naiz, eta badut ametsa.
Palestinaren memoria eta hitz biziak naiz, eta badut ametsa.
Herri okupatu baten eskubide besterenezinak naiz, eta badut ametsa.
Herri duin eta tentea naiz, eta badut ametsa.
Lurraren maitasuna eta biziraupenaren borroka naiz, eta badut ametsa.
Hitzen boterea naiz, ekintzaren ezintasuna gainditzen duena, eta badut ametsa.
Bere patuari aurre egiten dakien palestinarra naiz, eta badut ametsa.
Gorrotoa gorroto duen palestinarra naiz, eta badut ametsa.
Itxaropenaren iraupenean jasandako mina naiz, eta badut ametsa.
Jasan ezinezko iraunkortasuna bizi duen
herriaren iraupena naiz, eta badut ametsa.
Herri faro baten, mundu libreak bizkarra ematen dion
herriaren tinkotasuna naiz, eta badut ametsa.
Justiziazko kausa baten noblezia naiz, eta badut ametsa.
Historia luze eta ilun bat jasan duen herritarra naiz, eta badut ametsa.
Amaiera gabe ezabatu ezin den justizia naiz, eta badut ametsa.
Zoritxarrean eta borrokan babestua den gizadia naiz, eta badut ametsa.
Nire ametsa egunero hiltzen dute, itxuragabeki.
Nire ametsak eskubide bat, eskubide bat soilik, lortzeko sufritzen du.
Nire ametsa hautsi ezina da, isilarazi ezina,
haur palestinar errugabe baten amets noblea baita.
Nire amets bakezalea bihotzetan ereiten ari da.
Nire ametsak gure olibondo-adarrak bezala dirau,
okupatzaileak erauzi, ito eta suntsitu nahi duen bake-sinboloak bezala.
Nire ametsak bizirik eusten dio biziaren garrari eta ez du ezkutatzen bere itxaropena.
(Ziad Medoukh, Gaza 2014)