Posts

Palestinarra naiz, eta badut ametsa

Herri kolonizatu, zapaldu, lapurtu, isilean hilaren duintasuna naiz, eta badut ametsa. Lur lapurtu, urratu eta hurrupatua naiz, eta badut ametsa. Erresistentziaren eta argitasunaren ahotsa naiz, eta badut ametsa. Palestinaren memoria eta hitz biziak naiz, eta badut ametsa. Herri okupatu baten eskubide besterenezinak naiz, eta badut ametsa. Herri duin eta tentea naiz, eta badut ametsa. Lurraren […]

8.000 milioi biztanle

Homo Sapiens, oraindik oso berria den espezie honetako kideok 8.000 milioi biztanleko muga gainditu dugu lehen aldiz Lurraren historian, suz, urez eta biziz idatzia den historian.  Ez zait mugarri loriatsua iruditzen, alarma-seinale kezkagarria baizik. Ez dugu ezer ospatzeko, eta bai, ordea, asko hausnartzeko arlo guztietan. Datu horrek erronka etiko, ekologiko, filosofiko eta erlijioso larri eta […]

Ez galdetu

Ez galdetu zenbat hil ziren, ezta zenbat zauritu ere. – Ehundaka, diote. Ehun gora behera, nori axola dio? Ez galdetu nola hil ziren. Ez galdetu heriotza horiek saihestu ahal izan ziren. Ez galdetu eskubiderik eta ogirik gabeko gazte afrikar batzuen aurkako krimen horren erantzukizunei buruz. Ez galdetu. Errua hildakoena da. Bortitzak, hildakoak dira. Erantzuleak, hildakoak […]