Hainbat emakume eta gizon, begiak zabalik, Isiltasunaren baitan, arretaz begira. Esanezina entzun zuten, Ikusezina ikusi. Eta, itzal eta guzti, argiaren lekuko bihurtu ziren, profeta heretiko, iraultzaile baketsu, ontasun zoriontsuaren, biziaren lagun.
XABIER LETE gogoratuz
/ Argidunak, Artikuluak /by José Arregi(HEMEN aldizkarian 2004an egindako elkarrizketa) Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena.Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen […]
Emakume bat tratu txarrak jasana
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiDuela hogeita hamar urte inguru gertatu zen hau, Ganges ibai bazterrean, Benaresen. Emakume batek –hogeita hamar urte bezala eduki zitzakeen berrogeita hamar, horretarainoxe erasana baitzion tuberkulosiak– semetxo bat zeukan besoetan eta bi urte inguruko alaba ondoan. Ez zegoen itxaropenik beretzat. Senar alkoholiko baten biktima izan zen, eta halako batean senarrak abandonatua. Beraz, haren bizitza, edonondik […]
Gizakia, besterik ez
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiLagun balear batek idazten dit: “Beste argi-lekuko handi batek utzi gaitu: on Arturo Lona, pobreen gotzaina. Oraindik gogoan ditut bere galtza bakeroak eta kamiseta zuria, eta egurrezko gurutzea sokatxo batekin lepotik zintzilik. Oinarriko kristau komunitateen topaketa batean ezagutu nuen, eta haren lekukotasunak hainbeste markatu ninduen, non oraindik ere neurekin baitaramat. Argiaren lekuko izan zen oaxakiar […]
Javier Pagolari. In memoriam
/ Argibideak, Argidunak /by José ArregiZure bizitza ospatzen dut, Javier, oraintxe, joan zatzaizkigun honetan, inoiz ez joateko geratu zatzaizkigunean, Izatearen Iturriarekin osoki bat zarenean berriro, BIZI zarenean jada. Atsekabeak abailtzen gaitu, bai, gure begi gaixoetan ez baita jadanik piztuko zureen argia, argitasunez eta samurtasunez hain beteak ziren begien argia. Galde diezaiotela zure Maribel maite min eta bereizezinari, zeinari aspaldi ez […]
San Frantzisko
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiGaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko. Frantziskotar familiaren sortzailea, ekologiaren zaindaria, milaka pertsonen inspirazioa, sinesmen guztietako pertsonek aldarrikatua, baita fede berezirik ez dutenek ere. XII. mendean jaio bazen ere, garai guztietakoa da. “Jainkoaren” edo Biziaren, Errealitatearen Hondoaren gorespen hauek idatzi zituen: “Zu zara maitasuna, karitatea.Zu zara jakinduria, zu zara apaltasuna, zu zara pazientzia.Zu zara edertasuna, […]
Zorionak, Flannery anaia!
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiHona non irakurtzen dudan Tony Flannery apaiz erredentziotar irlandarrak planto egin duela Fedearen Doktrinarako Kongregazio Santuaren aurrean, Luis Ladaria sj kardinala buru duena. Bejondeizula, Tony anaia, biziaren alde egin baituzu, bere loria eta gurutzearekin! Apaizgo klerikala kendu eta hitzez nahiz idatziz isil-isilik egotera kondenatu zuten 2012an, emakumeen apaiz-ordenazioaren alde egiteagatik eta Vatikanoaren irakaspen moral sexualaren […]
Pedro Askatasuna Casaldáliga. In memoriam
/ Argibideak, Argidunak /by José ArregiOHARRA: 2010ean gaztelaniaz argitaratutako artikulu luzexeago baten zatia da ondorengo testua, Pedro Casaldáliga. Las causas que dan sentido a su vida liburua (Benjamin Forcano-k argitaratua, NUEVA UTOPÍA, 2008) Gasteizen aurkeztu zela eta idatzia. Emozioz ematen dut berriro hemen, euskaraz, Askatasunaren eta Askapenaren profeta mistiko eta poetaren omenez. __ “Profeta bat sortu zen”, dio sarri […]
JOSE MARIA SETIEN gotzaina mintzo
/ Argidunak, Artikuluak /by José ArregiEuskal Herriko gizartearen, politikaren, Elizaren lekuko aparta izan da 60 urte luzez. Urte nahasiak, asko eta askorentzat gogorrak, denontzat erabakigarriak.Inork espero baino aldaketa sozio-erlijioso sakonagoa gertatu da, “euskaldun fededun” ikurritzetik gaurko eliza hutsetara. Eliz erakundeetatik kanpo espiritualtasun bila abiatu ziren asko eta asko; gizarte laikoan, pluralistan, demokratikoan deseroso aurkitu zen Eliza, leku berriaren bila edo […]
MANUEL EGIGUREN gotzaina mintzo
/ Argidunak, Artikuluak /by José ArregiGotzain-agiriak ez daramatza agerian, baina gizatasuna beteko gotzaina da, Goiatzeko baserritar-sustraiei inoiz uko egin gabe. 60 hamarkadan, bi gertakari nagusi. Batetik, Hego Amerikako jendearen miseriak begiak ireki zizkion, eta burua, bihotza, fedea aldatu. Bestetik, Kontzilioko Espirituaren aire berria arnastu zuen birikak betean. Pobreenekin eta pobreenentzat izan da gotzain, urte haietako ebanjelio-grinak, mundu berriaren eta […]
MIREN JONE AZURZA mintzo
/ Argidunak, Artikuluak /by José ArregiEz da handia gorputzez, baina handia da. Ez du bere burua hedabideetan asko erakutsi, baina aitzindaria izan da. Xumetasunak egiten du miresgarriago.60-70eko hamarkadetan euskal kulturak ezagutu zuen bihurgunean, aurre-aurrean ageri zaigu Miren Jone Azurza: emakume, kazetari, fededun aurrelari. Zeruko Argia “zeruko” galtzera zihoan garai aberats bezain korapilatsu haietan…Ordukoxe kemena du oraindik, hezur eta mami gero […]