Ibn Arabi

Ibn Arabi (Murtzia 1165 – Damasko 1240) Al Andalus-eko jakintsua izan zen, musulman sufia, filosofo eta poeta. Hura mintzo den bezala mintzo denak erlijio oro gainditzen du. Beraz, heresia-susmagarri izan zitekeelarik eta kondena saiheste aldera, erebesterik erbeste bizi izan zen Egipton, Sirian, Iraken, Anatolian eta Damaskon.

Garai batean hurkoa baztertzen nuen,
haren erlijioa nirea bezalakoa ez bazen.
Orain, nire bihotza gai da forma guztiak hartzeko:
oreinen larre da eta monje kristauen komentu,
idoloen tenplu eta erromesen Kaaba,
Torahren taula eta Koran liburu,
Maitasunaren erlijioa baitut aitortzen,
eta haren karabana nora, haraxe jotzen.
Maitasuna da nire Kredoa eta Fedea