Zertara berpizten gara?

Berpiztu zara isolamendutik?
Berpiztu zara dirutik?
Berpiztu zara tristuratik?
Berpiztu zara kexa negartitik?
Hil-kiratsa darit ala berpiztua naiz?
Justizia-bideetatik ibiltzera itzulia naiz?
Neure setari eusten diot ala bihozberatasunak irabazi nau?
Berpiztu zara gainditua duzunean?
Egin duzu topo ahazturik eta onartu gabe duzunarekin?

Zerk irabazi zuen: nire ahaleginak ala bere konfiantza leialak?

Norbaitekin zerbaitetan aldatu,
ez asmo handiak,
amets apalak baizik.
Inor ez dela aldatzen dirudien arren,
berritu saiakerak,
hautsi etsipenaren girgiluak.

Berpiztu zen, berpiztu zinen,
sustatu eguneroko utopia,
eragin zeure barren
berpiztu eta zalantzatiari.

(Antonio Martínez)