Begiradaren zoriontasunak

Zoriontsuak beren begirada presarik gabe pausatzen dutenak, aurrez aurre begiratzen dutenak, besteen begirada saihesten ez dutenak.

Zoriontsuak beren begiradarik arretatsuena gauzarik arruntenetan eta itxuraz kaskarrenetan jartzen dutenak.

Zoriontsuak hurbileneko, eguneroko arazoek horizontera begiratzea eragozten ez dietenak.

Zoriontsuak urteen joanak begietako amaraunak kendu eta begirada garden bihurtzen dietenak.

Zoriontsuak, haratago begiratuz, egoera bakoitzaren kausak eta ondorioak ikusten dituztenak.

Zorionekoak belar-hosto bati, itsasoaren poema urdinari, begi argien edertasunari begiratzean, beren baitan unibertsoa taupadaka ari dela sentitzen dutenak.

Zoriontsuak txunditzeko gai direnak, zirkunstantzia bakoitzaren alderdi iluna argiarazten dutenak, errealitatearen bristadak harriduraz jasotzeko gai direnak.

Zoriontsuak, objektibotasuna galdu gabe ere begirada kontenplatiboa dutenak, gizaki bakoitzarengan, Ama Lurrarengan, osagai apal gaituen Unibertsoaren baitan den argiaren, samurtasunaren, bizi-arnasaren kolorez kolororeztatua.

(Miguel Ángel Mesa)