Posts

Desmond Tutu, Urtezahar eta Urteberri egunetarako argi

Eguberri biharamunean hil zen, Abenduak 26. Fronte guztietan borrokatu zuen: apartheidaren, homofobiaren, desberdintasunaren, arrazakeriaren, indarkeriaren, arrazakeriaren eta eskubideen urraketa ororen aurka, baita moral erlijioso zorrotzaren aurka ere (eutanasia eta antisorgailuak gaitzesten zituena, adibidez). Justiziazko bakearen alde borrokatu zen beti. Eta inoiz ez zuen atsegin izan bere Elizarekin, ezta bere lagunekin ere, apartheid erregimena indargabetuta boterera […]

Uztazu negar egiten

Uztazu zuregatik negar egiten, ene anaia. Uztazu besarka zaitzadan, ene ahizpa, zure bihotz mindua taupadaka nirearen erritmoan, gure malkoak nahasturik, gure haserre zaharra gure oinen ondoan gorri pilaturik. Eta gure bihotzak ihartuko eta malkoak urrituko direnean, ikus ahal ditzagula elkarren begietan maitasunaren eta minaren egia guztiak gure bihotz hautsietan hizkuntza bat berean grabatuak eta idatziak, […]

Maitasuna erlijio bakar

Zer egin dezaket, oi musulmanok, ez baitakit nor naizen?Ez naiz kristaua, ez judua, ez magoa, ez musulmana.Ez naiz Ekialdekoa, ez Mendebaldekoa, ez lurrekoa, ez itsasokoa.Ez naiz naturakoa, ez zeru birakarietakoa.Ez naiz lurrezkoa, ez urezkoa, ez airezkoa, ez suzkoa.Ez naiz ortzikoa, ez hautsetakoa, ez existentziazkoa, ez izatezkoa.Ez naiz Indiako, ez Txinakoa, ez Bulgariakoa, ez Greziakoa.Ez naiz […]