Biolina eta urretxindorra

Pello Zabalaren omenez (+ 2022-02-2, Arantzazu)

“Behin batean, biolin batek urretxindorra kantuan entzun zuen. Txoritxoak biolinarentzat inoiz entzun gabeak ziren erregistroak ematen zituen: txorrotxio, txiruliru, xaramela goi eta alaiak.

Biolinak inbidia hartu zion eta urretxindorrak bezala abestu nahi zuen; ezin zuela imitatu ikusirik, galdetu zion: “Zertaz zaude egina?”. Txoriñoak erantzun zion: “Eta zu?”.

Biolina erregeen aurrean joa zen, garaiko eskurik trebeenetan, eta urretxindorraren lotsagabekeriak mindurik, erantzun zion: “Ni Alemaniako pago-zur finenaz egina nago, nire sokak ezin hobeto gozatuak daude, hirurogeita bederatzi piezaz osatua naiz, eta ez dago dirurik nire nota tinbretsu eta ozenak ematen dituen arkua ordaintzeko”.

Urretxindorrak kantuan jarraitu zuen. Egun eguzkitsua zen, eta udaberriko haizeari erakutsi nahi zion baso-bazter bateko txaradian kontzerturik ederrena entzun daitekeela.

Biolinak ostera galdetu zion: “Baina zertaz zaude egina?”. Orduan urretxindorrak erantzun zion: “Nik musikaren arima dut”. Eta hegan egin zuen…”

(Ignacio Núñez de Castro)