Posts

Hauskorraren ahalmena

Esku bat munduaren edertasunaren gainean. Beste eskua jendearen sufrimenduaren gainean. Bi oinak zereginetik festara saltoka. Eta bihotza pizturik. (Matxalen Ojanguren Alonso) Gizatasunaren ahulezian ageri da egiarik sakonena, hauskortasuna baita munduaren taupada. (Pepa Torres) Mugaren bila etengabe, gehiagoren bila, eguneroko errealitatetik abiatuz, beronek indarrak eta zaurgarritasuna medio eusten dion arnasa lagun. (Miguel Ángel Mesa Bouzas)

Biolina eta urretxindorra

Pello Zabalaren omenez (+ 2022-02-2, Arantzazu) “Behin batean, biolin batek urretxindorra kantuan entzun zuen. Txoritxoak biolinarentzat inoiz entzun gabeak ziren erregistroak ematen zituen: txorrotxio, txiruliru, xaramela goi eta alaiak. Biolinak inbidia hartu zion eta urretxindorrak bezala abestu nahi zuen; ezin zuela imitatu ikusirik, galdetu zion: “Zertaz zaude egina?”. Txoriñoak erantzun zion: “Eta zu?”. Biolina erregeen […]

Aurora boreala

Serguei Kud-Sverchkov kosmonauta errusiarrak Lurraren distira, aurora borealak eta egunsentia grabatu ditu, Estazio Espazialetik ikusten den bezala, eta bideoan zabaldu. Hainbeste edertasun… negar egitekoa da.   “Ozeano Barearen ipar-ekialdean zehar goaz hegan. Berehala, Ipar Atlantikora igaro eta, erabateko iluntasunetik, eguzkiak oraindik argitzen ez duen baina Ilargiak islaturiko argia jasotzen duen orbitaren alderantz goaz. Espaziotik, gauez […]