GUSTAVO GUTIÉRREZ (1928-2024). In memoriam

Anaia domingotar perutarra, askapenaren teologiaren aitzindaria.
Jesus profeta martiriaren, eta pobre guztien itxaropenaren lekukoa.

 

“Latinoamerikan pobrearean irrupzioa deitu duguna, askapenaren teologiaren hasiera markatu zuena, are premiazkoagoa eta masiboagoa da gaur egun, baita ezkutatu edo erreprimitu nahi den kasuetan ere. Horrek ez du baieztatu besterik egiten pobrea Latinoamerikako gizartean eta Elizan eszenaren erdigunera sartzeak kristau bizitzari eta hausnarketari ildo berriak ireki dizkiola.

Odolez bustitako ildoak dira batzuetan, Jainkoak behartsuekiko duen lehentasunezko maitasunaren lekuko (martiri) horien odolez, gaur azpikontinenteko Elizaren bizitza modu ezabaezin eta ernalgarrian markatzen duen odolez bustiak. Martirio horrek zigilatzen du Jesusen jarraipena eta, ondorioz, kontinente honetan aurrera doan hausnarketa teologikoa. Heriotza goiztiar eta bidegabearen lurraldea da, baina baita bizitzeko eskubidea eta pazko poza gero eta indartsuago baieztatzen dituen lurraldea ere “.

Piztuerako Pazkoa, 1983

(Beber en su propio pozo. En el itinerario espiritual de un pueblo [“Norberaren putzutik edan. Herri baten ibilbide espirituala” ] bere liburuaren sarreratik hartutako testua. Lehen edizioa Ed. CEP, Lima 1983)