Aspaldiko kredoak zaharkitu diren honetan, hitz eta metafora berrien bila dihardut, Misterioa gogora ekartzeko, Sugarra suspertzeko, hainbat beldur eta itomen planetariotik libratzeko, elkarrekin arnasteko eta bidean jarraitzeko oro darion Argiaren atarirantz.

AITASANTUTZA EZTABAIDAN
/ Artikuluak /by José ArregiSarrera “Aitasantutza” diot, ez “aita santua”. Erakundeaz arituko naiz, ez Frantzisko aita santuaz. Egia da, Frantzisko aita santuak pausua trukarazi digula nolabait denoi: beti Vatikanora begira bizi zirenak deseroso nabari dira, eta Vatikanotik berri onik espero ez genuenoi hara adi jarri gaitu. Pozik gaude, hurrengo zer entzungo. Ongi etorri bitez berri on guztiak! Nolanahi ere, […]
ETSAI ETA ADISKIDE. BIBLIAKO ZENBAIT IKUSPEGI
/ Artikuluak /by José ArregiSarrera Etsaiz eta adiskidez betea dago Biblia, giza historia osoa bezala. Elkar maite zutenek elkar gorroto dute batean, elkar gorroto zutenek elkar maite dute bestean; adiskide zirenak etsai dira hemen, etsai zirenak adiskide dira han. Horrelaxe da gizakion historia, hain kontraesankor sarri, hain gorabeheratsu beti. Biblia ere horrelaxe da. Ez da giza historiaren eredu, ispilu […]
VATIKANOKO II. KONTZILIOAZ HARAGO
/ Artikuluak /by José ArregiAskok salatzen dute, arrazoiz salatu ere, Vatikanoko II. Kontzilioaren ukapena eta traizioa gertatzen ari direla eliza katoliko osoan Vatikanoko Kuriaren eraginez eta gotzainen eskutik. Inboluzioa edo atzerabidea aspaldi abiatu zen, duela 32 urte, Juan Paulo II.arekin. Eta Benedikto XVI.arekin are bizkorrago eta kementsuago jarraitzen du aurrera. Atzerabidea aurrera, alegia. Eta gaitz-erdi litzateke, aurrerabidean urrutira iritsiak […]
BERE ANTZ ETA IRUDIRA EGIN GINTUEN
/ Artikuluak /by José Arregi1. Irudi gabearen irudiko “Norenak dira irudi hau eta idazkuna?”, galdetu zuen Jesusek, zergatarako denario bat erakutsi zioten batean (Mateo 22,20). “Noren antza du?”, galdetu ohi dugu haurtxoaren aurrean, jaio orduko. “Norena da irudi hau?”, galde genezake edozein aurpegiren aurrean. Eta “norena da idazkun hau”, gizaki orok –baita Kainek ere– kopetan grabatua daraman idazkuna? “Jainkoak […]
ERLIJIOA ETA KULTURA
/ Artikuluak /by José ArregiHEMENeko zenbaki honek “Euskal erlijio” delakoa duelarik hizpide, atari gisako bat eskaini nahi lukete ondoko orrialde hauek. “Euskal erlijio delakoa” idatzi dut, esamolde horrek zer adierazten duen ziur ez baneki bezala. Eta ez dakit. Eta nork daki, jakin, “euskal erlijioa”, baldin bada, zer den? Noski, “erlijio eskandinaviarraz” edo “erlijio eslaviarraz” hitz egitea bezain zilegi da […]
JOSE MARIA SETIEN gotzaina mintzo
/ Argidunak, Artikuluak /by José ArregiEuskal Herriko gizartearen, politikaren, Elizaren lekuko aparta izan da 60 urte luzez. Urte nahasiak, asko eta askorentzat gogorrak, denontzat erabakigarriak.Inork espero baino aldaketa sozio-erlijioso sakonagoa gertatu da, “euskaldun fededun” ikurritzetik gaurko eliza hutsetara. Eliz erakundeetatik kanpo espiritualtasun bila abiatu ziren asko eta asko; gizarte laikoan, pluralistan, demokratikoan deseroso aurkitu zen Eliza, leku berriaren bila edo […]
ERLIJIOEN ARTEKO ESPIRITUALTASUNA
/ Artikuluak /by José Arregi1. Erlijioa eta espiritualtasuna Izenburuak berak adierazten du erlijioa eta espiritualtasuna ez direla gauza bera, eta has gaitezen horretaz jabetzetik. Erlijioa sineskizun, arau eta errituz osaturiko sistema bat da. Espiritualtasuna, berriz, misterio hurbil eta handiaren begirada, bihozkada, bizipena. Gehitxo sinplifikatuz esan daiteke: erlijioen barneko arnasa da espiritualtasuna, espiritualtasunaren azaleko forma da erlijioa. Espiritualtasunak forma […]
EGIARI BURUZ GOGOETA TEOLOGIKOAK
/ Artikuluak /by José Arregi1. Zer da egia? “Gizakia pentsakor, Jainkoa barrez”. Esaera judu hori komentatuz, Milan Kunderak idazten du: “Baina zergatik egiten du Jainkoak barre, pentsatzen ari den gizakiari begira? Gizakiak pentsatu arren, egiak ihes egiten diolako. Eta zenbat eta gizakiek gehiago pentsatu, hainbat eta gehiago urruntzen delako baten pentsaera bestearenetik. Eta, azken batean, gizakia ez delako pentsatzen […]
MANUEL EGIGUREN gotzaina mintzo
/ Argidunak, Artikuluak /by José ArregiGotzain-agiriak ez daramatza agerian, baina gizatasuna beteko gotzaina da, Goiatzeko baserritar-sustraiei inoiz uko egin gabe. 60 hamarkadan, bi gertakari nagusi. Batetik, Hego Amerikako jendearen miseriak begiak ireki zizkion, eta burua, bihotza, fedea aldatu. Bestetik, Kontzilioko Espirituaren aire berria arnastu zuen birikak betean. Pobreenekin eta pobreenentzat izan da gotzain, urte haietako ebanjelio-grinak, mundu berriaren eta […]
ABORTUAREN INGURUAN ZENBAIT GOGOETA
/ Artikuluak /by José ArregiJakinaren gainean ekiten diot orrialde hauek idazteari: apenas lortuko dudan neure zalantzak agertzea eta beste zenbaitenak ugaltzea baizik. Jakinaren gainean, halaber, arazo zailetan hobe dela zalantza ziurtasuna baino. Arazo zaila da abortua, zailik bada. Mingarria da bizi berria sortu dutenentzat, eta emakumearentzat mingarriena. Inork ez du abortatzen borondatez eta gogoz. Inork ez du abortatzen biziari […]