Aspaldiko kredoak zaharkitu diren honetan, hitz eta metafora berrien bila dihardut, Misterioa gogora ekartzeko, Sugarra suspertzeko, hainbat beldur eta itomen planetariotik libratzeko, elkarrekin arnasteko eta bidean jarraitzeko oro darion Argiaren atarirantz.

JAINKOARI ESKE OTOITZ?
/ Artikuluak /by José ArregiJainkoari eskatzeak zentzurik ba ote du? Galdera hutsak min eman diezaioke zenbaiti, eta barkamena eskatzen diot aurrez. Orrialdetxo hauen hasiera-hasieratik esan nahi diot: otoitzean sinestean dut, guztiz beharrezko deritzat otoitzari, otoitzik gabe ez dago federik, eta areago esango nuke, otoitzik gabe ez dago bizirik. Bizia bera otoitza da hondorik hondoenean. Otoitzaren gisan ari da isurtzen […]
KRISTAUTASUNA ETA ELIZA EUROPA LAIKOAN
/ Artikuluak /by José ArregiOHARRA. Carlos García de Andoin zen zenbaki honetan gai honetaz idaztekoa. Azken-azken orduan ezina adierazi digularik, Joxe Arregik moldatu du ondorengo artikulua, argitaratuak dituen bi idazki baliatuz: J. Arregi, Oinatzak bidean. Erlijioen historia, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo 2004, 357-368 or.; J. Arregi, “Erlijioa eskolan”, in Jakingarriak 55/56 zenb. (2005), 18-23 or. Barka biezagute irakurleek! 1. Sarrera […]
BEKATUAZ ETA BARKAMENAZ
/ Artikuluak /by José ArregiBekatuari eta barkamenari buruz 20-30 urteko gazteentzat idatzi behar banu, oso bestelako gogoetak proposatuko nituzke. Gure gazteek ez dituzte pairatu eliz diskurtso moralistaren ondorio gaiztoak. Dituzten zauriak –ze zauriak izan, badituzte, eta zenbat!– ez dira jainko-irudi zigortzaile eta errepresiboak eraginak. Ez dira erru-sentipen, “bekatuen aitorpen” eta kontzientzia-lasaitasunaren gurpil ero erogarrian harrapaturik egon, eta eskerrak! Baina […]
JESUS, BARKAMENAREN SAKRAMENTU
/ Artikuluak /by José ArregiBehin eta berriro esan ohi da, bekatariekiko barkabera agertu zela Jesus, edota bekatariekiko Jainko barkabera agertu zuela. Egia da eta ez da. Bekatu eta bekatari hitzek zer esan nahi duten. Barkatu eta barkabera hitzek zer esan nahi duten. “Jesus, barkamenaren sakramentu”. Bai, baina bekatu hitza bezain “ekibokoa” eta nahasgarria da barkamen hitza. Horixe argitzera –edo […]
ERLIJIOA ESKOLAN
/ Artikuluak /by José ArregiDuela hilabete batzuk, Espainiako Eliza katolikoaren adierazpide publikoetan puntako arazoa izan genuen erlijioa eta eskolarena. Eliz giroa gaiztotua dago, eta eztabaidak berriro laster itzuliko direlakoan nago. Eta beldur naiz, ez ote diren oso onean itzuliko, eta ez hain onerako. Zilegi bekit giroari buruzko gogoetatxo bat, eskatu zaidan gaiari heldu aurretik. 1. Eliza beti liskarrean? […]
JOSE MARI SARASUA mintzo
/ Argidunak, Artikuluak /by José ArregiSarasuatar arraunlarien sagako oriotarra da Jose Mari, baina bestelako estropada batean eman du bizia.Gorputza makal, burua erne. Eta gogoa ere beti erne, hitza bezala, baina ekintzatik ekintzara beti. Hasieran gogoa zen. Hasieran hitza zen. Hasieran ekintza zen. Hirurak batera, Jose Mari Sarasua dugu. Aurpegi bat bizitza osoko argi eta gidari: bere Mertxeren aurpegia.Kooperatibak, solidaritatea, justizia, […]
LOE. ERlijioa eskolan
/ Artikuluak /by José ArregiLOEk erlijioari emango dion trataera eztabaidagai dago. Nola ikusten duzu proposamena, eta zein da zuk erlijioari emango zeniokeen lekua? 1. Argi eta garbi diot hasieratik bertatik: Gobernu Sozialistaren proposamena gaurdaino inoiz izan den arrazoizkoena iruditzen zait. Hots: ikastetxe publiko guztietan irakats dadila erlijioa derrigorreko irakasgai ebaluagarri gisa, baina modu ez-konfesionalean (erlijioen historia, fenomenologia, filosofia…). Eta […]
JUDIZIOA? PURGATORIOA? INFERNUA?
/ Artikuluak /by José ArregiKristau-erlijioko zoko ilun horietara hurbildu nahi nuke, ilunak berak argitara gida gaitzakeelakoan, gaua baita egunaren ama. Judizioa, purgatorioa, infernua… Mendeetako beldurra daramate hitz horiek zuztarretan itsatsirik. Beldurra, beldur gorria, beldur larria. Aspaldi esana da, gizakiaren beldurrak sortu omen zuela erlijioa, eta begien bistakoa da erlijioak beldur asko sortu duela. Beraz, erlijioa beldurraren sorkari eta beldurraren […]
HILEZKORTASUNA, PIZTUERA ALA BERRARAGIZTAPENA?
/ Artikuluak /by José ArregiDuela 70.000 urte, gizakiak harpeetan bizi ziren garaian, lore-petalozko geruza baten gainean hobiratzen zituzten hildakoak non edo non. Loretik fruitua, hazia eta landare berria sortzen den antzera, hobiko gorputz hiletik izaki berria sortuko zen esperantza adierazi nahiz edo? Askoz geroago etorri ziren idazkiak, filosofia-sistemak, erlijio handiak… Hil eta geroko gora-behera guztiak zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten: gorputz […]
Hilezkortasuna, piztuera ala berraragiztapena?
/ Artikuluak /by José ArregiDuela 70.000 urte, gizakiak harpeetan bizi ziren garaian, lore-petalozko geruza baten gainean hobiratzen zituzten hildakoak non edo non. Loretik fruitua, hazia eta landare berria sortzen den antzera, hobiko gorputz hiletik izaki berria sortuko zen esperantza adierazi nahiz edo? Askoz geroago etorri ziren idazkiak, filosofia-sistemak, erlijio handiak… Hil eta geroko gora-behera guztiak zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten: gorputz […]