Isil eta gartsu

Unibertsoko izarrik urrutikoenean,
belar-kimurik ahulenean,
irribarrean, musuan eta besarkadan,
bihotzaren hondoenean
eta gailurrik gorenean,
maitasuna bizi da isil eta gartsu.
(Miguel Ángel Mesa Bouzas)

***

Ez utzi ihes egiten zure barruan bizi den bizi-hatsari: zeure baitaren hondoenean murgiltzera gonbidatzen zaitu leunki, bakea irits dezazun arte.
(Miguel Ángel Mesa Bouzas)

***

Atsekabeak atsekabe, absentziak absentzia, zauriak zauri, biziaren eztanda saihestezin eta kutsakorra hor ari zaigu sortzen, taupadaka, harrigarri.
(Miguel Ángel Mesa Bouzas)