Mugak

Ez dugu harresiz egindako mugen mundukoak izan nahi.
Non dago muga pobreziaren eta aberastasunaren artean, egiaren eta gezurraren artean,
maitasunaren eta gorrotoaren artean, itsasoaren eta lurraren artean.
Non dago gizakiak banatzen dituen muga, hainbestek nahi luketena,
aske migratzen duten txoriena, mugak ezarri zituztenena.
Gure artean mugarik izango ez denean, beti aske egingo dugu hegan
geure ametsen utopiari jarraituz.
Esan iezaiezue lurra ez dela haiena, jendea ez dela haiena,
harriek –ere– askeak izan behar dutela.
Esan iezaiezue ezetz dioenari ezetz esango diola hainbat ahots
isilarazi eta egarrituen samurtasunak.
Ezer ez da betiko bizi, ezta zure arazoak ere.

(Ali Salem Iselmu, 1970ean jaio eta Gasteizen bizi den poeta sahararra, La música del siroco)