Zure haurra balitz

Zure haurra balitz,
itsasoa ontziz beteko zenuke
edozein banderaz.

Denek milioika bat eginik
zubia osatzea nahiko zenuke, hura pasarazteko.
Arreta osoz, ez zenuke inoiz bakarrik utziko.

Itzala egingo zenuke,
begiak erre ez dakizkion,
estali egingo zenuke busti ez dadin,
ur gaziak zipriztindu ere egin ez dezan.

Zure haurra balitz, itsasora jaurtiko zinateke,
ontzia uzten ez duen arrantzalea hilko zenuke,
laguntza eske oihu egingo zenuke
ixten diren gobernuen ateetan,
bizia aldarrikatzeko.

Zure haurra balitz, gizagabe doilor
deituko zenieke, halaxe baitira.

Atxilotu, atxiki, blokeatu egingo zintuzkete,
muturra txikitu nahiko zenieke,
denak itsasoan ito.

Baina ez kezkatu zure etxe epelean.
Ez da zure haurra. Ez da zure haurra.
Lasai lo egin dezakezu
eta batez ere bare.

Ez da zure haurra.
Gizateria galduaren haurra besterik ez da,
zaratarik ere egiten ez duen Gizateriaren haurra.

Ez da zure haurra. Ez da zure haurra.
Lasai lo egin, noski.
Ez da zurea.

Sergio Guttilla