Bertsoak egiten ditut, jaunak!

Bertsoak egiten ditut, jaunak, bertsoak egiten ditut,
baina ez zait gustatzen poetisa deitzea,
ardoa gustatzen zait igeltseroei bezala
eta bakarrik hitz egiten duen laguntzailea dut.
Mundu hau dibertigarria da,
hainbat pasadizo badira, jaunak, kontatzen ez ditudanak,
hainbat gertakari, baina eskuartea ez duten behartsuei
etxea eskuratzea ez da inoiz gertatzen.
Badira oraindik neskazaharrak txakurrarekin,
badira gizon ezkonduak amorantearekin.
Despota gogorrei inork txintik ez,
hildakoak izan direla irakurtzen dugu eta orrialdea pasatzen,
lepoa zapaltzen digute eta inor ez da altxatzen,
eta jendeak gorroto gaitu eta “Bizitzaren kontuak!” diogu.
Hau da, jaunak, gertatzen dena, eta esan beharra daukat.

(Gloria Fuertes, 1954)