Posts

Oraingo aldiaz idazten dut

Hondoratzetik idazten dut, hustasun etena den zeinu edo itzal batetik, zeina bat-batean argi mehatxagarriz betetzen baita. Oraingo aldiaz idazten dut, gure keinuak testamentu-agindu bihurtu beharraz, aitaren izenean, aitaren seme-alaben, aitaren seme-alaben seme-alaba ilunen, lurrean uzten duten arrastoaren izenean transmititu beharraz gutxienez gauaren erdian izan genuen maitasunaren aztarna, negarraren eta sugarraren aztarna, zeinak gizakia jainko-irrikara altxatzen […]

Bertsoak egiten ditut, jaunak!

Bertsoak egiten ditut, jaunak, bertsoak egiten ditut, baina ez zait gustatzen poetisa deitzea, ardoa gustatzen zait igeltseroei bezala eta bakarrik hitz egiten duen laguntzailea dut. Mundu hau dibertigarria da, hainbat pasadizo badira, jaunak, kontatzen ez ditudanak, hainbat gertakari, baina eskuartea ez duten behartsuei etxea eskuratzea ez da inoiz gertatzen. Badira oraindik neskazaharrak txakurrarekin, badira gizon […]