Arriskurik handiena: eskuin muturra

Gure lana orientazio-puntua izaten saiatzea da. Ez da jarrera orekatua izaten saiatzea, gai batzuetan argi eta garbi jartzen baitizkiogu hitzak gertatzen denari. Orain, argi eta garbi, esan beharra zegoen, eta horri eutsi diogu, eta arrazoi izan dugu, Batzar Nazionala [Rassemblement National] eskuin muturreko alderdia dela. Ikertzaile, kazetari, intelektual askok esan zuten: “O, ez, beste zerbait da”. Bada ez, kanpaina honetan ikusi da horixe dela. Beraz, hitzei eta kontzeptuei tinko eutsi behar zaie, eta oreka faltsuan kokatu gabe, esanez: “A! Distantziakideak izan behar dugu ezker muturra deitzen denaren – honi dagokionez, bestalde, esateko asko legoke – eta eskuin muturra deitzen diogunaren artean”. Muturren arteko baliokidetasun delako hori… Gure lana ez da orekan kokatzea, gauzak zehatz deskribatzea baizik. Eta Frantzian eta Europako herrialde gehienetan, gaur egun, arrisku politiko nagusi bat bakarra dugu: eskuin muturra. Eta ez da sinestarazi behar beste aldean arrisku politiko berdintsuak daudela. Ez da zuzena.

(Jérôme Fenoglio, “Le Monde”ren zuzendaria, Marc Bassets-ek “El País” egunkarian egindako elkarrizketan, 2024ko uztailaren 21ean)