Posts

Eguberri eguna eta giza espeziearen etorkizuna

Joan den abenduaren 1ean, egutegi liturgiko kristauan Abendu (Etorrera) deituriko aldia – Eguberri aurreko lau asteak hartzen dituena – hastear zela, Leonardo Boffen asteroko zutabeak honako izenburu hau zuen: “¿Nos acercamos al fin de la especie humana?” (Giza espeziearen amaiera hurbil?). 2020an, COVID-19ren pandemia garaian, argitaratutako testu bera zen, laburturik. Aspaldidanik, behin eta berriz bururatzen […]

Biziaren pitzaduretan sartu

Bizitzea pitzaduretan barrena sartuz joatea da, harik eta halako batean ulertzen den arte huraxe zela bidea. Eta, orduan, harriturik uzten nau berriro zer nolako gaitasuna duen bizitzak sortzen jarrai dezagun zirrikituak aurkitzeko. Beti txunditurik uzten nau honek, ulerturik bizitzak gainditu egiten gaituela, hartaz pentsa dezakegun guztiaz harago gainditu ere. Bere sustrai ilunetik, berriro jaiotzeko lekua […]

Su txikien itsasoa

Neguá herriko –Kolonbiako kostan– gizon bat zeru goira igo ahal izan zen. Eta itzultzean, kontatu egin zuen. Esan zuen han goitik gizakion bizimodua begiratu zuela. Eta esan zuen su txikien itsasoa garela. – Horixe da mundua –azaldu zuen–. Su txikien itsasoa, jende-pila. Gizaki bakoitzak bere argiaz egiten du dizdiz gainerakoen artean. Ez daude bi su […]

Mugak

Ez dugu harresiz egindako mugen mundukoak izan nahi. Non dago muga pobreziaren eta aberastasunaren artean, egiaren eta gezurraren artean, maitasunaren eta gorrotoaren artean, itsasoaren eta lurraren artean. Non dago gizakiak banatzen dituen muga, hainbestek nahi luketena, aske migratzen duten txoriena, mugak ezarri zituztenena. Gure artean mugarik izango ez denean, beti aske egingo dugu hegan geure […]