Su txikien itsasoa

Neguá herriko –Kolonbiako kostan– gizon bat zeru goira igo ahal izan zen.
Eta itzultzean, kontatu egin zuen.
Esan zuen han goitik gizakion bizimodua
begiratu zuela.
Eta esan zuen su txikien itsasoa garela.
– Horixe da mundua –azaldu zuen–.
Su txikien itsasoa, jende-pila.
Gizaki bakoitzak bere argiaz egiten du dizdiz gainerakoen artean.

Ez daude bi su berdin.
Badira su handiak eta su txikiak
eta kolore guztietako suak.
Bada su bareko jendea, haizeak erasanik ere egiten ez diona
eta su eroko jendea, airea txinpartaz betetzen duena.
Su batzuek, su leloak, ez dute argi egiten ez erretzen;
baina besteek, beste batzuek, hain gogatsu egiten su,
non ezin baitzaie begiratu ñir-ñirka baizik,
eta hurbiltzen dena, piztu egiten da.

(Eduardo Galeano, El libro de los abrazos)