Posts

Joxe Azurmendi: esan eta izan

Aspaldidaniko miresmen isila eta esker ona aitortzera natorkik, Joxe lagun. Ezohiko dohainen jabe izan haugu, pentsalari zorrotz, hizlari distirant, idazle jori. Gogoetaren akuilari, ekintzaren inspiratzaile, hezur-mamizko eta kontraesanezko gizakiaren lagun samur, bizi-pilpirazko eta erakunde itogarrizko gizartearen eragile arnastun. Beti adi, bila, bidaiari. Beti prest eta hurbil. Bejondeiala eta eskerrik asko, Joxe, utzi diguan ondare oparo […]

BERE ANTZ ETA IRUDIRA EGIN GINTUEN

1. Irudi gabearen irudiko “Norenak dira irudi hau eta idazkuna?”, galdetu zuen Jesusek, zergatarako denario bat erakutsi zioten batean (Mateo 22,20). “Noren antza du?”, galdetu ohi dugu haurtxoaren aurrean, jaio orduko. “Norena da irudi hau?”, galde genezake edozein aurpegiren aurrean. Eta “norena da idazkun hau”, gizaki orok –baita Kainek ere– kopetan grabatua daraman idazkuna? “Jainkoak […]