Posts

Aita sinodalei

Errespetu eta askatasun osoz hitz egiten dizuet. Eta zerbait zorrotzegi esaten badut, barka iezadazue, arren. Neure buruari galdetu diot ez ote nuen hobe “Aita eta ama sinodalei” zuzentzea, baina iruditu zait jarritako goiburuak, dagoen bezala, hobeto islatzen duela zuen Areto sinodala, aitaz betea ageri baitzait osoki. Eta ez hor emakumeak ere bazaretela ikusten ez dudalako, […]

Asisko anaiak Erromako anaiari

Ez nuen inoiz inportantea izatera iritsi nahi izan, txikienen eta ahaztu guztien anaiarik txikiena baizik. Baina, gorabehera historikoak medio, bizitza hilkor honetatik biziaren betera igaro nintzen egun hau egun seinalatu bihurtu zen amets ebanjelikoak zituzten anai-arreba askorentzat. Iragaitea –”biluzik lur biluzian” burutu nahi izan nuena– gaurko egunez gertatu zen, 1226ko urriaren 3an, duela ia 800 […]

Asisko Frantzisko ospatzen dut gaur

              Gaur, urriak 4, Asisko Frantzisko, txiki, pobre eta anaiaren jaia. Haren iragana etorkizun dugu.               Duela 800 urte idatzi zuen: Zorionekoa, anaia gaixo dagoenean eta ezin ordaindu dionean, osasuntsu dagoenean eta ordaindu diezaiokeenean bezalaxe maite duen zerbitzaria (“Aholku espiritualak” 24). Zorionekoa, anai aurrun denean, ondoan denean bezalaxe maite eta errespetatzen duen zerbitzaria, eta hartaz […]