Asisko Frantzisko ospatzen dut gaur

              Gaur, urriak 4, Asisko Frantzisko, txiki, pobre eta anaiaren jaia. Haren iragana etorkizun dugu.
              Duela 800 urte idatzi zuen:

Zorionekoa, anaia gaixo dagoenean eta ezin ordaindu dionean, osasuntsu dagoenean eta ordaindu diezaiokeenean bezalaxe maite duen zerbitzaria (“Aholku espiritualak” 24).

Zorionekoa, anai aurrun denean, ondoan denean bezalaxe maite eta errespetatzen duen zerbitzaria, eta hartaz ezertxo ere atzetik esaten ez duena beraren aurrean karitatez esango ez lukeenik (“Aholku espiritualak” 25).