“Los domingos” filmari buruz zenbait gogoeta
Interes handiz –eta deserosotasun ez txikiz– ikusi dut Los domingos filma. Alauda Ruiz de Azua du zuzendari eta gidoilari, eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi berri du. Film bikaina. Ainararen historia –gertatua– kontatzen du, zeinak 17 urterekin sentitzen baitu Jainkoak egiten dion dei garbia: bere burua Jainkoaren maitasunari osorik eta esklusiboki ematea klausurako moja izanez. […]
