Posts

Joxe Azurmendi: esan eta izan

Aspaldidaniko miresmen isila eta esker ona aitortzera natorkik, Joxe lagun. Ezohiko dohainen jabe izan haugu, pentsalari zorrotz, hizlari distirant, idazle jori. Gogoetaren akuilari, ekintzaren inspiratzaile, hezur-mamizko eta kontraesanezko gizakiaren lagun samur, bizi-pilpirazko eta erakunde itogarrizko gizartearen eragile arnastun. Beti adi, bila, bidaiari. Beti prest eta hurbil. Bejondeiala eta eskerrik asko, Joxe, utzi diguan ondare oparo […]

Mixel ORONOSi agurra

Rose-Marie Barandiaran Gure lagun Mixel benetako euskalduna zen, sendoa, irmoa, konprometitua… Erostezina! Mundu guztiari ez zitzaion gustatzen, Ebanjelioko bide zuzenetik desbideratzen zen guztia salatzen zuelako. Distiraren, farfailen, urrearen eta intsentsuaren azpian, gangrena kezkagarria sumatzen zuen sarritan. Baina meza euskaraz, herrikoia eta kantatua bazen, bere gaztaroko pozak berraurkitzen zituen, Mixelek bere herriko jai-tradizio handien nostalgia sentitzen […]

XABIER LETE gogoratuz

(HEMEN aldizkarian 2004an egindako elkarrizketa) Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena.Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen […]

XABIER LETErekin kontu kontari

Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena. Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen aldizkari baterako elkarrizketarik ez […]