Posts

Bitoriano Gandiaga eta Joxe Azurmendi Arantzazun

Ikastaroa Arantzazuko Asis Topagunean: 2026ko apirilaren 10etik 12ra Euskaraz Zuzendaria: Joxe Arregi Hona gure garaiko bi gizon bidari: Bitoriano Gandiaga (1928-2001) eta Joxe Azurmendi (1941-2025). Bi gizon argi eta apal. Euskaraz, herriaz eta lurraz –eta Arantzazuz!– maiteminduriko bi gizon. Poeta pentsalaria bata, pentsalari poeta bestea. Zentzumen gogoetatsua zuen batak, gogamen sentibera besteak. Bilatzaileak, galdetzaileak, bidegileak […]

Joxe Azurmendi: esan eta izan

Aspaldidaniko miresmen isila eta esker ona aitortzera natorkik, Joxe lagun. Ezohiko dohainen jabe izan haugu, pentsalari zorrotz, hizlari distirant, idazle jori. Gogoetaren akuilari, ekintzaren inspiratzaile, hezur-mamizko eta kontraesanezko gizakiaren lagun samur, bizi-pilpirazko eta erakunde itogarrizko gizartearen eragile arnastun. Beti adi, bila, bidaiari. Beti prest eta hurbil. Bejondeiala eta eskerrik asko, Joxe, utzi diguan ondare oparo […]