Zerbaiten esperientzia bila zabiltza: Jainkoa, Edertasuna…

Zerbaiten esperientzia bila zabiltza: Jainkoa, edertasuna… Horrek esan nahi du bilatzen duzuna objektu gisa ikusten duzula. Kasu honetan: miatu soilik nor den ikusten duena.

Benetan miatzen baduzu, ikusten duenaren bila zabiltzala ulertuko duzu. Horra biderik zuzenena, bidea deitzea egoki bada.

Izan ezazu argi bilatzen ari zarena ezin dela inoiz objektu izan, bilatzen duzun hori zu zeu baitzara, eta, beraz, ezin izango duzula bilatzen duzun hori inoiz ikusi, ez ulertu, baizik eta izan soilik. Bilatzen duzuna izateak esan nahi du ez dagoela horri buruzko interpretaziorik, ideiarik. Kontzeptuetatik libre izango zara.

Burua egoera honetara iristen denean, baretu egiten da. Etena gertatzen da. Zeuri buruzko ideia guztiak, zure ezaugarri guztiak eten egin behar dira. Orduan halako desatxikimendu batean aurkituko zara.

Zu zeu zara desatxikimendu hori, atributurik gabeko presentzia. Izan zaitez, beraz, horixe, horrekin guztiz bat.

(Jean Klein)
In Rafael Redondo, El milagro de vivir despierto