San Frantzisko

Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko. Frantziskotar familiaren sortzailea, ekologiaren zaindaria, milaka pertsonen inspirazioa, sinesmen guztietako pertsonek aldarrikatua, baita fede berezirik ez dutenek ere. XII. mendean jaio bazen ere, garai guztietakoa da.

“Jainkoaren” edo Biziaren, Errealitatearen Hondoaren gorespen hauek idatzi zituen:

“Zu zara maitasuna, karitatea.
Zu zara jakinduria, zu zara apaltasuna, zu zara pazientzia.
Zu zara edertasuna, zu zara otzantasuna, zu zara segurantza.
Zu zara atsedena, zu zara poza, zu zara gure itxaropena eta alaitasuna, zu zara justizia, zu zara neurritasuna.
Zu zara gure aberastasun guztia asebetean.
Zu zara edertasuna, zu zara otzantasuna, zu zara babeslea.
Zu zara sendotasuna, zu zara freskagarria.
Zu zara gure itxaropena, zu zara gure fedea, zu zara gure karitatea, zu zara gure gozotasun guztia.
Zu zara gure betiko bizia”.

Eta zu ere, edonor zarela, Horixe zara.