Hainbat emakume eta gizon, begiak zabalik, Isiltasunaren baitan, arretaz begira. Esanezina entzun zuten, Ikusezina ikusi. Eta, itzal eta guzti, argiaren lekuko bihurtu ziren, profeta heretiko, iraultzaile baketsu, ontasun zoriontsuaren, biziaren lagun.

Kristautasunaren etorkizunaz: laugarren hipotesia (Maurice Bellet)
/ Argibideak, Argidunak /by José ArregiEskertzen diot Bernard Ginistyri 2025eko abuztuaren 20an GARRIGUES ET SENTIERS webgunean argitaratu duen testu hau. Bat nator Maurice Belleten ikuspegi orokorrarekin eta liburu honetan garatzen duen gaiarekin. Kristautasunak ba ote du etorkizunik? Horra Maurice Belletek La quatrième hypothèse. L’avenir du christianisme liburuan (1. oharra) jorratzen duen gaia. Maurice Bellet apaiz, teologo, filosofo eta psikoterapeutak oso […]
Gosea, arma genozida
/ Argidunak, Zirrintak /by José Arregi“Gazako Zerrendaren garbiketa etnikorako Israelen plana erritmo onean doa aurrera, agian uste baino hobeto. Sarraskian eta suntsiketa sistematikoan lortutako lorpen garrantzitsuez gain, azken egunotan lorpen erabakigarria ikusi da: apropos eragindako gosetea emaitzak ematen hasi da. (…). Apropos eragindako gosetea baino okerragoa den gauza bakarra dago, ordea: nolako Israelen jasotzen den axolagabekeria. Beste haurtxo bat, Yussef […]
Joxe Azurmendi: esan eta izan
/ Argibideak, Argidunak /by José ArregiAspaldidaniko miresmen isila eta esker ona aitortzera natorkik, Joxe lagun. Ezohiko dohainen jabe izan haugu, pentsalari zorrotz, hizlari distirant, idazle jori. Gogoetaren akuilari, ekintzaren inspiratzaile, hezur-mamizko eta kontraesanezko gizakiaren lagun samur, bizi-pilpirazko eta erakunde itogarrizko gizartearen eragile arnastun. Beti adi, bila, bidaiari. Beti prest eta hurbil. Bejondeiala eta eskerrik asko, Joxe, utzi diguan ondare oparo […]
Erretiroa Arantzazun
/ Argibideak, Argidunak, Zirrintak /by José ArregiAgur, adiskidea: Datorren urriaren 31tik azaroaren 2ra, asteburuko erretiroa proposatzen dut Arantzazun: Gogoetaren eta ariketaren ardatza: Simone Weil-en “Errotu, erroak bota” Informazioa jasotzea nahiz izena ematea nahi izanez gero: – Emaila: jmormazabal55@gmail.com – Telefonoa: Kontxi, 620 237 634 AURKEZPENA XXI. mendearen bigarren laurdenean sartuak garelarik, gizadiaren norabideak gero eta kezka eta galdera larriagoak sortzen dizkigu. […]
Rafa Redondori (1941-2025). Argiaren sutan
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiRafa Redondori (1941-2025) Argiaren sutan “Esku-ahurrak haizetara zabalik” joan zatzaizkigu, “Izateak, nire egiazko etxeak, arnasten duen airea beste heldulekurik gabe”. Lagun arretatsu izan zaitugu, Isiltasunaren lekuko inspiratu, “gure barneneko arnasa, taupada eta aldarri den Lekukoaren” Presentziaren ahots dardarkari. Bete duzu zure aspirazio osoa, izaki guztien, fotoiaren, suaren eta airearen, harriaren eta uraren, tomatearen, zozoaren, bonoboaren […]
Kaosaren geopolitika eta argiaren profeziak
/ Argibideak, Argidunak, Zirrintak /by José ArregiKaosaren geopolitika “Israelek ez du bete nazioarteko konpromiso bakar bat ere bere historian zehar. Baina ez du horregatik konturik eman. Bere salbuespen-izaeraren osagaia da, eta berau bere Estatu-idiosinkrasiaren oinarria. Eta ondorio politiko edo legalen gabezia metatu hauxe da egungo egoerara ekarri duen arrazoi nagusietako bat: mundu osoaren aurrean genozidioa egin ahal izatera. Sarraskia Netanyahuk gehien […]
XABIER LETE: hamasei gutun lekuko
/ Argidunak, Artikuluak, Kolaborazioak, Uncategorized /by José ArregiGaurko egunez, abenduak 4 –hamalau urte jada–, joan zen, autobusa hartuta, Biziaren betean Lourdesekin jaiotzera. Lagun gaitzazue bidean garenok. Altxor preziatu bat neukan, kontu eta estimu handiz gordea: Xabier Letek bere azken urteetan (2004tik 2009ra bitartean) idatzi zizkidan 16 gutun. Eta hura joan eta hamar urtera, denak guztien esku jartzera deliberatu naiz, izan zen […]
GUSTAVO GUTIÉRREZ (1928-2024). In memoriam
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiAnaia domingotar perutarra, askapenaren teologiaren aitzindaria. Jesus profeta martiriaren, eta pobre guztien itxaropenaren lekukoa. “Latinoamerikan pobrearean irrupzioa deitu duguna, askapenaren teologiaren hasiera markatu zuena, are premiazkoagoa eta masiboagoa da gaur egun, baita ezkutatu edo erreprimitu nahi den kasuetan ere. Horrek ez du baieztatu besterik egiten pobrea Latinoamerikako gizartean eta Elizan eszenaren erdigunera sartzeak kristau […]
Palestinarra naiz, eta badut ametsa
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiHerri kolonizatu, zapaldu, lapurtu, isilean hilaren duintasuna naiz, eta badut ametsa. Lur lapurtu, urratu eta hurrupatua naiz, eta badut ametsa. Erresistentziaren eta argitasunaren ahotsa naiz, eta badut ametsa. Palestinaren memoria eta hitz biziak naiz, eta badut ametsa. Herri okupatu baten eskubide besterenezinak naiz, eta badut ametsa. Herri duin eta tentea naiz, eta badut ametsa. Lurraren […]
Israelek ditu konponbidearen giltzak
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiMichel Warschawski, idazle eta kazetaria, bakearen aldeko mugimenduaren eta Israelgo ezkerraren figura, okupazioaren eta kolonizazioaren aurka konprometitua. Salatzen du: “Gerra-krimenetatik haratago joan gara: gizateriaren aurkako krimen baten aurrean gaude Gazan. Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar du. Gazako biztanleek garesti ordaintzen ari dira berriro, eta, halere, sarraski honek, Gazan hildako milaka horiek ez dute lasaitzen […]