Egunsentia gauean

“Norbaitek Seirtik oihu: ‘Begirale, noiz arte gaua? Begirale, noiz arte gaua?’ Eta begiraleak erantzun: ‘Egunsentia badator, baina gaua ere bai ostera. Berriz galdetu nahi baduzue, etorri berriro eta galdetu’” (Isaias Profeta 21,11-12).

Exegetak azaltzen du: “Historiaren eszenatokian gaua da, eta ez dakigu zenbat falta den egunsentirako. Profeta begiraleak, ilunpetan barrena, denbora neurtzen du. Informazio eske datozkio denak. Oraindik ez du informaziorik, baina izatea espero. Orakulua isiltasunera eta itxaropenera itzultzen da “(Luis Alonso Schökel).


Gauaren mistikoak dio: “Ongi dakit, ongi, darion eta doan iturriaren berri” (Gurutzeko Joan, XVI. m.).


Poetak iruzkintzen du: “Gauez joango gara, gauez, iturriaren bila egarria bakarrik baitugu argi” (Luis Rosillo).


Egizu berriro galdera eta bilatu arnasa isiltasunaren baitan. Zeuregan daramazun argiak gida zaitzala, gaua gau. Isiltasunarekin bat dator profezia, urarekin bat egarria, egunsentiarekin bat gaua, galderarekin eta itxaropenarekin bat. Itxaropenak gaua argiz urratzen du.