Itzaletik ihesi

Bazen gizaki bat bere itzala ikusteak hainbeste nahigabetzen zuena eta bere urratsak hain gogaikarri zitzaizkiona, non biengandik libratzeko erabakia hartu zuen.

Bururatu zitzaion metodoa haiengandik ihes egitea izan zen. Zutitu zen, beraz, eta korrika hasi zen. Baina oina lurrean jartzen zuen bakoitzean, beste urrats bat eman behar zuen, eta itzalak, berriz, inolako zailtasunik gabe jarraitzen zien.

Korrika behar bezain azkar ez ibiltzeari egotzi zion porrota. Beraz, gero eta azkarrago ekin zion korrika, harik eta ziplo erori zen arte hilda.

Ez zen konturatu, besterik gabe itzalean jarri izan balitz, bere itzala desagertu egingo zela, eta eseri eta geldi geratu izan balitz, ez zela gehiago oinatzik izango”.

(Zhuangzi, filosofo taoista txinatarra, OEA [ohiko era aurretik] IV. mendea)