Kristautasunaren etorkizunaz: laugarren hipotesia (Maurice Bellet)

Eskertzen diot Bernard Ginistyri 2025eko abuztuaren 20an GARRIGUES ET SENTIERS webgunean argitaratu duen testu hau. Bat nator Maurice Belleten ikuspegi orokorrarekin eta liburu honetan garatzen duen gaiarekin. Kristautasunak ba ote du etorkizunik? Horra  Maurice Belletek La quatrième hypothèse. L’avenir du christianisme liburuan (1. oharra) jorratzen duen gaia. Maurice Bellet apaiz, teologo, filosofo eta psikoterapeutak oso […]

Joxe Azurmendi: esan eta izan

Aspaldidaniko miresmen isila eta esker ona aitortzera natorkik, Joxe lagun. Ezohiko dohainen jabe izan haugu, pentsalari zorrotz, hizlari distirant, idazle jori. Gogoetaren akuilari, ekintzaren inspiratzaile, hezur-mamizko eta kontraesanezko gizakiaren lagun samur, bizi-pilpirazko eta erakunde itogarrizko gizartearen eragile arnastun. Beti adi, bila, bidaiari. Beti prest eta hurbil. Bejondeiala eta eskerrik asko, Joxe, utzi diguan ondare oparo […]

Erretiroa Arantzazun

Agur, adiskidea: Datorren urriaren 31tik azaroaren 2ra, asteburuko erretiroa proposatzen dut Arantzazun: Gogoetaren eta ariketaren ardatza: Simone Weil-en “Errotu, erroak bota” Informazioa jasotzea nahiz izena ematea nahi izanez gero: – Emaila: jmormazabal55@gmail.com – Telefonoa: Kontxi, 620 237 634 AURKEZPENA XXI. mendearen bigarren laurdenean sartuak garelarik, gizadiaren norabideak gero eta kezka eta galdera larriagoak sortzen dizkigu. […]

Kaosaren geopolitika eta argiaren profeziak

Kaosaren geopolitika “Israelek ez du bete nazioarteko konpromiso bakar bat ere bere historian zehar. Baina ez du horregatik konturik eman. Bere salbuespen-izaeraren osagaia da, eta berau bere Estatu-idiosinkrasiaren oinarria. Eta ondorio politiko edo legalen gabezia metatu hauxe da egungo egoerara ekarri duen arrazoi nagusietako bat: mundu osoaren aurrean genozidioa egin ahal izatera. Sarraskia Netanyahuk gehien […]

Lau sinodo eta gero, klerikalismoa osorik

Ezin dut esan sinodalitateari buruzko sinodoaren azken Dokumentuak dezepzionatu nauenik, espektatibak direnean bakarrik izaten baita dezepzioa. Baina, benetan diot, pena ematen didate “Oraingoan bai horratik, Jainko bedeinkatua!”, ziotsaten hainbat eta hainbat gizon-emakumek (emakumeek batez ere). Bai, bedeinkatua Bizia, bihotz-barrenaren onenean biziarazten duen Arnasa, espektatibak espektatiba. Oraingoan ere, ordea, ez da gertatu. Klerikoen eta laikoen artean […]

Gazako lazgarrikerien aurrean, urtebete geroago

Ez dago hitzik esateko, laztura eta galderak besterik ez. Nola iritsi gara denok, bakoitza geure bide galdutik, bi herri senide gorroto eta mendekuaren, etsipen eta heriotzaren hondamendian hondoratu dituen eromen honetara? Nola bihurtu dira Israel eta Palestina gizateria osoa urratzen duen zorigaitzaren parabola tragiko? Galdezka jarraituko dut, galderek zerumugaren bat zabaltzen ote duten begira. Ez […]

Aita sinodalei

Errespetu eta askatasun osoz hitz egiten dizuet. Eta zerbait zorrotzegi esaten badut, barka iezadazue, arren. Neure buruari galdetu diot ez ote nuen hobe “Aita eta ama sinodalei” zuzentzea, baina iruditu zait jarritako goiburuak, dagoen bezala, hobeto islatzen duela zuen Areto sinodala, aitaz betea ageri baitzait osoki. Eta ez hor emakumeak ere bazaretela ikusten ez dudalako, […]

Behin betiko ezabatu behar dugu Abbé Pierre-n izena?

Hasia da ezabaketa: Abbé Pierre Fundazioak izena aldatzea erabaki du. Esteville-n, Rouen-etik gertu gertu, eskainia zeukan monumentua itxi egin du Emaus-el, eta logotipoa aldatzekoa du. Baina hortik harago, izena aldatzeko mugimendu zabala abian da Frantzia osoan. Hala behar du? Baina posible da besterik egitea? Izan ere, Abbé Pierrek 300 bat kale, 150 errepide, hogei bat […]

Sinodoa irtenbiderik gabeko kalezuloan

Ez nuen espero Frantzisko aita santuaren pontifikatuko laugarren sinodo honek ere, lehen hirurek bezala, urrats erabakigarririk emango zuenik Eliza Katoliko Erromatarraren erreforma instituzional utziezin eta urgenterantz bidean. Orain arte ikusitakoak ikusita, ezin nuen pentsatu erreforma horren ezinbesteko baldintza bete zezakeenik: oinarrizko oztopo estrukturala ezabatzea, eredu klerikal hierarkiko, alegia. Argitaratu berri den Instrumentum Laboris delakoak nire […]

Dietrich Bonhoefferren fede distiratsua (eta IV)

Rose-Marie Barandiaran: Bonhoeffer-en esanetan, gizaki bezala dagokigun zeregina “ez da arazo erlijiosoa: pozak eta sufrimenduak Jesusen urratsei jarraituz bizitzea da. Gure kontzientzia morala barneratzea, zalantzan jartzea, pietatezko praktikek eta salbamenaren bilaketak berekin daramaten indibidualismotik eta autosatisfakziotik ihes egitea”. “Gure giza lana fedea da”. Nola interpretatu behar dugu baieztapen hori? Jose Arregi: Honela laburbilduko nuke: Bonhoefferrentzat, […]